Merkataritza-banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko bekak - 2016

[Merkataritza-Banaketaren prestatzeko Bekak 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Argitaratze-data 2016/11/21
Praktikak egiteko entitatearen hautaketa Informazio gehiago

Eguna: azaroaren 30a.

Ordua: 10:00.

Tokia: Eusko Jaurlaritzako 6.gela (Lakua II).

           Donostia-San Sebastian Kalea, 1.

           01010 Vitoria-Gasteiz.

Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Hautagaiak puntuazio-ordenari jarraituz (PDF)
Argitaratze-data 2016/11/14
Akats-zuzenketa. Azken azterketaren aurreko puntuazioa Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
6_Puntuacion_hasta_examen_final_correccion_errores.pdf (PDF , 63.07 KB)
Argitaratze-data 2016/11/04
Azken azterketaren aurreko puntuazioa Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
6_Azken_azterketaren_aurreko_puntuazioa_Akats-zuzenketa .pdf (PDF , 63.07 KB)
LABURPENA
Xedea

34 bekak emateko deialdia, merkataritza-banaketaren kudeaketa profesionalak prestatzeko.



Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Erantsi beharreko dokumentazioa | Beka hauek lortzeko aukera ondoko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek izan dezakete: Informazio xehatua
    1. Eskatzailearen oinarrizko datuak, eskabide-orriaren arabera.
    2. Eskatzailearen curriculum vitae, prestakuntza akademikoa edo egindako ikasketak, egindako jarduera profesionalak, hizkuntzak eta eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste merezimendu batzuk adierazi beharko ditu; haien artean, lan-esperientzia eta egindako ikastaroak.
    3. Eskatzailearen ikasketa-tituluaren kopia edo titulua luzatzeko eskubideak ordaintzearen kopia, eta horrekin batera espediente akademikoa, ikasturte guztietan lortutako kalifikazioak eta goi-mailako ikasketak noiz bukatu dituen azalduz.
    4. Atzerrian egindako ikasketen tituluek, Hezkuntza Ministerioak emandako homologazioa behar dute izan.
    5. Euskara, Ingelesa edo frantsesa ikasi duela egiaztatzen duten tituluak. Euskara agiria euskaraz egindako ikasketa ofizialen bidez egiaztatzeko, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak aipatzen duenaren arabera, ikastetxearen edo unibertsitatearen agiria aurkeztu beharko da, egindako ikasketei dagokien hizkuntza maila adieraziz.
    6. Eskatzaileak egin dituen bestelako ikastaroak egiaztatzen dituzten agirietan, ikastorduak eta, horrela balegokio, egindako praktikak adierazi beharko dira.
    7. Lanean izandako esperientzia Gizarte Segurantzak luzatutako lan bizitza-agiriaz egiaztatuko da.
    8. Erroldako egiaztagiria, administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan hamabi hilabete baino gehiagoko antzinatasuna duela egiaztatzen duena.
    9. NANaren fotokopia
    10. Hautaketa-aurreko ikastaroan eta beka esleitzerakoan beharreko jarduerak egiteko ahalmena duela eta prest egotearen aitortzea.
    11. Edukiei eta helburuei dagokienez, antzeko ezaugarririk dituen beken onuradun ez izatearen zinpezko aitorpena.

    NAN eta Udal Erroldari dagokion dokumentazioa eskatzaileak aurkeztu ahal izango du edo, bestela, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari interoperabilitate-zerbitzuaren bidez egiaztatzeko baimena eman ahal izango dio. Halaber, Unibertsitateko titulua jaso dutenek tituluaren kopia bat aurkeztu ala interoperabilitate-zerbitzuaren bidez eskuratzeko baimena eman ahal izango dute. Baimena emateko atal bat eskaera orrian izango da.

    Ikasketak bukatu baina titulua oraindik jaso ez dutenek, titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izatearen kopia aurkeztu beharko dute beti ere.

    Halaber, espediente akademikoa eskatzaile guztiek aurkeztu beharko dute, beren datuak interoperabilitate-zerbitzuaren bidez egiaztatzeko baimena eman ala ez.


    • Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, urte batetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
    • Goi-mailako unibertsitate-tilulazioaren jabe izatea; lehentasuna izango dute Enpresen Administrazioa eta Kudeaketan edo baliokidean tituludunak, Merkatuen ikerketan lizentziatuek eta Ekonomia edukia duen Zuzenbide ikasketak dutenek.
    • Edukiari eta helburuei dagokienez ezaugarri berak edo antzekoak dituzten beken onuradunak ez izatea.
    • 32 urtetik gorakoa ez izatea.

Aurrekontuko zuzkidura
510.000,00 €
Prestazio ekonomikoa
  • 34 beka, 15.000,00 euro beka bakoitzeko.
  • 180 orduko ikastaroa, bekak esleitu baino lehen egitekoa, “Merkataritzako Banaketako Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa” gaiaren ingurukoa.
  • 12 hilabeteko praktikaldia Euskal Herrian dagoen Merkataritza Laguntza Teknikorako Bulego batean edo merkataritza banaketarekin zer ikusia duen erakunde edo enpresa batean.



 

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 1ko 9:00etan hasiko da eta uztailaren 30(e)ko 12:00etan amaituko da.

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak. 

    Tramiteen deskripzioa  

    Hasierako kudeaketa lanak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan egingo dira. Bertan aurkeztutako eskaeren analisia eta ebaluaketa egingo dute, eta nahi duten informazio eta dokumentazioa eska dezakete, eskaerak dituzten gabeziak konpontzeko. Hori egin ondoren, Lurralde Bulegoak Merkataritza Zuzendaritzara bidaliko dituzte egindako analisiak.

    Hautaketa batzorde batek egingo du aurkeztutako eskaeren balorazioa, eta eskumena duen organoari emango dio proposamena.

    Onartuak izaten diren eskatzaileek merkataritza-banaketari buruzko azterketa bat egin beharko dute irailaren 16an, Sarriko Fakultatean. Halaber, elkarrizketa pertsonala egingo da irailaren 22an.

    Aukeratutako hautagaiek prestakuntza ikastaroa hasiko dute irailaren 26an.

    Azterketarako onartuak izan direnen zerrenda, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Web orrian argitaratuko da, aldez aurretik.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Concha Jenerala, 23

48010 Bilbao

Tel.: 94 431844

E-posta: i-lopezperez@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943 022581

E-posta: l-iribar@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza

Samaniego, 2

01009 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017054

E-posta: mj-cubo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
0059202