Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2015 deialdia. Lehen aukera programa

[LEHEN_AUKERA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo 4. artikuluan aurreikusitako bestelako erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.



 

Informazio gehiago

Aurrekontuko zuzkidura

4.999.930 euros
Prestazio ekonomikoa

4.700.000 euro praktiketako kontratuak eta lan-kontratu mugagabeak finantzatzeko

299.930euro, zentro kolaboratzaileek enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatu ahal izateko finantzaziorako.

1.- Praktiketako kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbateko titulazio akademikoaren arabera zehaztuko da,  3. artikuluan eskatzen den gutxieneko urteko ordainketa garbia kontuan izanik, era honetara:

Goi-mailako titulua eta unibertsitateko graduak / Diru-laguntza: 4.500,00 €

Erdi-mailako tituluak  / Diru-laguntza: 3.800,00 €

Goi-mailako trebakuntza-zikloak (LH II) / Diru-laguntza: 3.250,00 €

Erdi-mailako trebakuntza-zikloak (LH I) eta Profesionaltasun-ziurtagiriak /Diru-laguntza: 2.800,00 €

Zenbateko horiek %10 handituko dira, praktiketako kontratuak gutxienez 12 hilabete iraunez gero.

2.-Lan-kontratu mugagabeetan, berriz, kontratatuko pertsonaren kontratazioaren lehenengo urteko soldata-kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 6.700,00 euroko mugarekin.

3.- Aipatutako diruz lagundutako zenbateko guztiak % 10 handituko dira, kontratuak emakumeekin egiten badira.

4.- Aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

5.- Era berean, deialdiaren 4.3 eta 4.4 artikuluan aipatzen diren erakunde kolaboratzaileek honako hau jasoko dute diruz lagundutako kontratu bakoitzeko deialdi honen babesean, kasuan kasuko eskaintza bildu, erregistratu eta kudeatzearen ondorioz:

- 120 euro, eskaintza bildu eta erregistratu duen erakunde kolaboratzailea.

- 80 euro, eskaintza kudeatu duen erakunde kolaboratzailea.

Ordainketa-modua:

Laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak aipatu deialdiaren 2. artikuluan daude zehaztuta.

Diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

- Emandako diru-laguntzaren % 53,19 emango da, enpresaren kontratazio-planean aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean

- Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da, % 46,81, edo dagokion kopurua, eta betiere diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 12. artikuluan xedatutakoaren arabera

Erakunde kolaboratzaileek diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko dute, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • Fundazioak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Onura publiko elkarte izatea

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatzen da.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Elkarteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Onura publiko elkarte izatea

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatzen da.

  • Enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeko zentro laguntzaile. Informazio xehatua
    • Lan-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta kudeatzeko onuradunak izan ahalko dira, jarduera horiek egiteko 2015eko urtarrilaren 23ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpen babesean gainditutako zentro laguntzaileak. (EHAAn 2015/02/02)
    • Halaber, zentro kolaboratzaileak izan ahalko dira, deialdi honi, zehazki, lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko, ondoren agertzen diren erakundeak eta horiek guztiek EAEn egon beharko dute: Unibertsitateak, Lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatuak,Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuaren zentro eta erakunde kolaboratzaileak, 2014ko deialdiari dagozkion lanerako prestakuntza eta orientazioa emateko diru-laguntzen onuradun badira, Udalak, mankomunitateak, kuadrillak, tokiko garapenerako agentziak eta Behargintzako zentroak.
    • Eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko baimena izango duten gehieneko pertsonen kopurua, zentro kolaboratzaile berean, 3 pertsonakoa izango da eta baimena eskuratu duten pertsonak, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzara joan beharko dute.
    • Ez dute aipatutako prestakuntza-ekintza egin beharrik izango, «Lehen Aukera» programako 2014ko laguntzen deialdian enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko kolaboratzaile izatea lortu zuten zentroek, betiere, prestakuntza jaso zuen edo zuten eta, ondorioz, aipatutako deialdi horretan, enplegu-eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko jarduerak egiteko baimendutako pertsona hori edo horiek enpresako plantillan mantentzen direla ziurtatzen badute.
  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Legez eratuta egotea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
  • Informazio xehatua
    Eskakizunak:
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

    • Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
    • Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten zain.
    • Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak izatea.
    • Deialdi honen bidez kontratatuko den eta diru-laguntzaren eskaeraren helburua den lanpostuan enplegurik ez suntsitu izana, kontratazio berriaren aurreko urtean, eta ez suntsitzea diruz lagundutako kontratazioak iraun bitartean
    • Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita. Enpresak eskaeran berariaz adierazi beharko du LLO baduen ala ez.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Finantzatzen duen erakundea

    • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

    Kontaktu-informazioa


    Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaria lehenaukera@lanbide.eus

     

    Kodea

    10159

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Lau hilabete eskaera egiten denetik

    Isilbidearen ondorioak

    Baietsiak

    PRAKTIKETAKO KONTRATAZIO ZIURTAGIRIA


    Kontratuen Justifikazioa


    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan