Kontsumo-arloko erreklamazioak, kexak eta salaketak

Deskribapena


Kontsumitzailea edota erabiltzailea bazara eta enpresa edo profesional batekin arazo bat badaukazu, aurkez ditzakezu honako idazki hauek:

  • Kontsumoko erreklamazioa: idazki bat da Administrazioari jakinarazteko zure eskubideak edo interes partikularrak urratu direla ondasun bat erosterakoan edo enpresa, merkataritzako establezimendu edo zerbitzu-emaile baten zerbitzua jasotzerakoan. Erreklamazio horren bidez, hau eskatzen da: kontratuaren xedea betetzea, ordezkatzea edo horren ordaina ematea, adiskidetasuneko akordiorik lortu ez bada.
  • Salaketa: egintza bat da Administrazioari gertakari bat kontsumoaren alorreko administrazioko arau-hauste bat izan daitekeela adierazteko. Administrazioak, ikuskapen- eta kontrol-zerbitzuen bidez beharrezko egiaztapenak egin ondoren, beharrezko erabakiak hartu edo zehapenak jarriko ditu, jarduera arau-hausleak zuzendu eta prebenitzeko.
  • Kexa: idazki bat da enpresari jakinarazteko kontsumitu duzun ondasunarekin edo eman zaizun zerbitzuarekin gustura ez zaudela, ezer eskatu gabe. Kontsumobidek jasotako kexak kexaren helburu diren enpresei jakinaraziko zaizkie eta, hala badagokio, baita sektorea ikuskatzeaz arduratzen den erakundeari ere.

Kontsumoko erreklamazioa, kexa edo salaketaren aurkezpena

Kontsumitzailea edota erabiltzailea bazara, kontsumoko erreklamazioa, kexa edo salaketa aurkez dezakezu. Egin dezakezu:

Nori dago zuzenduta


Kontsumitzaile edota erabiltzaile den edonork, hots, enpresa, profesional, merkataritzako establezimendu edo zerbitzu-emaile batengandik azken hartzaile gisa ondasunak edo zerbitzuak eskuratu dituen edonork.

Ez zara kontsumitzailea, baldin eta produktu, ondasun edo zerbitzu bat eskuratu eta ekoizpen edo merkaturatze prozesu batean edo zerbitzuak eskaintzeko prozesu batean integratzen baduzu, nahiz eta prozesu horrek zuzeneko mozkinik ez izan.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua

Arabako Lurralde-Zerbitzua

Bizkaiko Lurralde-Zerbitzua

Gipuzkoako Lurralde-Zerbitzua

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera, 8.30etatik 14.00etara.

Kodea(k)

  • Kontsumoko erreklamazioa, kexa edo salaketaren aurkezpena: 0003701

Erreklamazioa, kexa edo salaketaren aurkezpena


Erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, erreklamazio-orriak edo zeure burua identifikatzeko aukera ematen duen edozein euskarri iraunkor erabil ditzakezu. Internet bidez ere egin dezakezu.

Honako hauei buruzko datu guztiak adierazi behar dira:

  • Erreklamatzailearen datuak (izena, helbidea, NANa/pasaportea, telefono-zenbakia, posta elektronikoa…), baita erreklamazioa aurkeztu nahi zaion establezimenduarenak ere.
  • Gertaera non izan den.
  • Erreklamatu nahi diren gertaeren zehaztasunak: behar bezala identifikatu behar da produktua edo zerbitzua (prezioa, eroste-eguna…).
  • Pretentsioa edo eskaera. Azalpen argi eta zehatz bat, zer lortu nahi duzun adierazten duena: produktua entregatzea, itzultzea, ordezkatzea edo konpontzea; obra edo zerbitzua amaitzea, eta, hala dagokionean, diru-kopuru bat.
  • Agiri edo frogen zerrenda, erreklamazio-orri originalarekin batera.
  • Erreklamazio-eguna.
  • Sinadura.

Erreklamazioarekin batera, honako hauek aurkeztu behako dituzu: faktura edo ordainketaren egiaztagiria, kontratua, informazio-liburuxkak, berme-agiria edota gertakariak balioesten laguntzen duen beste edozein froga edo dokumentu. Dokumentazio hori guztia kopia arruntean aurkez daiteke, baina jatorrizkoak gorde beharko dituzu, alderatzeko eskatzen badizkizute edo.

Salaketa edo kexa bat aurkeztu nahi baduzu, egin dezakezu erreklamazioak egiteko formularioa betez edo internet bidez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Kontsumoko erreklamazioa egiteko eredua

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak