Argitalpen-data: 2016/10/27

Software proiektuen lokalizazioa

Pasa den asteazkenean, urriaren 19an, SALE eta Informatika eta Telekomunikazioko Zuzendaritzatik Software proiektuen Lokalizazioa (eta Internazionalizazioa), l10N eta i18N bezala ere ezagunak, jorratzen zuen mintegi labur baina interesgarri bat antolatu genuen, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen (Araba, Euskadi) duen egoitzan. Hitzaldi hau, gehienbat, Jaurlaritzaren Informatika Arduradun eta lan-talde tekniko-informatikoei zuzendua zegoen.

Mintegian zehar azaldu zen zer den internazionalizazioa, hau da, softwarea egokitzeko prozesua hizkuntza edota herrialde zehaztapenak ezabatuz, ondoren erraz egokitu dadin edozein hizkuntza eta herrialdetara. Ondoren, azaldu zen lokalizazioa kontzeptua: software bat herrialde zehatz batera egokitzeko prozesua, locale baten eta interfazeko testuen itzulpena gehituz. Gure kasuan, euskara izango litzateke kasu gehienetan, baina beste hizkuntza batzuk ere molda ditzakegu.

Ekitaldi honi esker, software libreak arlo honetan eskaintzen dizkigun abantaila nabarmenak erakutsi ahal izan genituen. Horrela, askok soluzio potente, erabili eta estandarrena kontsideratzen duten hori aurkeztu ahal izan genuen, GNU gettext. Honen abantailetako bat da hainbat programazio-hizkuntzekin erabil daitekeela, hala nola, C, sh, bash, Python, Lisp, Java, C#, Tcl, Perl, PHP, JavaScript…

GNU Gettext grafikoa

Halaber, beste hainbat erreminta ezagutzeko parada izan genuen, gainetik bada ere, besteak beste: Poedit https://poedit.net, Transifex https://www.transifex.com/ edota Translating Wordpress https://translate.wordpress.org/. Hauek guztiak oso baliagarriak izan daitezke lokalizazio lanak egiterakoan.

Labur esanda, oraindik jende askok ezagutzen ez duen ingurune batean informazio gehiago islatzeko balio izan zuen jardunaldi bat eta, gainera, gure Administrazioarentzat oso erabilgarria izan daitekeen gaia jorratu genuen.

Irudia: Wikipedia (Typical gettext workflow.)