OSALANek Osasunaren Zaintza Kolektiboa martxan jartzeko esperientzia eraman du MET2016 Kongresura

OSALANeko laneko osasunaren arloko teknikariek egunotan Madrilen egiten ari den Laneko Medikuntza eta Erizaintza Kongresuaren hasiera egunean parte hartu zuten atzo arratsaldez. “Prebentzio zerbitzuek laneko zaintza kolektiboa ezartzeko gida” izenburupean OSALANek tailerra antolatu du Kongresuaren barruan, izenburu berarekin iazko irailean argitara eman zuen gidaliburuan oinarrituta. Juan Carlos Coto, laneko medikua eta OSALANeko planifikazio zuzendari ordea izan da tailer honetako moderatzailea; bere hitzaldian, erakundeak arlo honetan egiten diharduen lana eta bere erronka nagusiak zeintzuk diren azaldu zuen. Arantza Lijó, medikua eta OSALANeko laneko osasunaren unitateko kideak, zaintza kolektiboaren alde legalak, antolakuntza eta metodlogia irizpideetan oinarritu zuen bere jarduna. Bere ondotik, Felix Urbaneja medikuak, OSALANeko epidemiologia eta informazio sistemen arduradunak zaintza kolektiboak prebentzio zerbitzuentzat izan ditzakeen aplikazioez eta erabili beharreko adierazleez hitz egin zuen. Arantza Lijó eta Felix Urbaneja, biak, “Laneko zaintza epidemiologikoa: prebentzio zerbitzuek zaintza kolektiboa ezartzeko gidaliburua”ren egileen lantaldeko kideak dira. Tailer honetan Iñaki Kortak Beasaingo CAF enpresako prebentzio zerbitzuko medikuak zaintza kolektiboaren aplikazioan izan duen esperientziaren berri eman du.

-. Ondorengo hitzaldiak

Gaur eguerdian, OSALANeko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek, Administrazio Publikoen ikuspegitik laneko segurtasunaren eta osasunaren estrategiei eskainitako mahaian parte hartuko du hizlari moduan. Bere hitzaldian 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren helburu estrategikoan zeintzuk diren azalduko ditu. Estrategia hau iaz OSALANek zuzenduta atera zen eta arlo honetan aurrera eramaten ari diren eta aurrerantzean martxan jarriko diren ekimenen markoa. Iñigo Apellaniz, EHUko prebentzio zerbitzuko arduraduna da mahai honetako moderatzailea eta bertan izango dira, Europa eta Espainiako estrategien berri emango duten partaideak ere. Europako Kontseilutik Arsenio Fernandez, eta Montserrak García Osasun, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Ministeriotik.

 

Lantegiko argazki gehiago ikusi