Zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia (Gobernu Bilera 2019-04-30)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 30

Deialdiak bostehun mila (500.000 €) euroko zuzkidura du, eta norgehiagoka erregimenean Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuak eta presoak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako diru-laguntzak emateko da.

Eskabidearekin batera deialdian adierazitako modalitateetako bat garatuko duen proiektua aurkeztu beharko da: programatutako irteerak eta auzolandegiak, egoitza eta ostatu baliabideak, mendekotasuna gainditzeko baliabideak droga mendekotasuna duten pertsonentzat, prestakuntza eta trebakuntza zentroak, eta lanerako orientazio eta laguntza zentroak.

Modalitate bat baino gehiago garatzen duten erakundeek modalitate bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko dute. Era berean, modalitate baten barruan proiektu bat baino gehiago garatzen duten erakundeek ere proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko dute. Proiektuak zigortuentzat nahiz presoentzat edo bi kolektiboentzat izan daitezke, eta 2019an gauzatuko dira.

Erakundeek gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango dituzte, eta ezingo dute guztira 80.000 eurotik gorako proiekturik aurkeztu.

Eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren Erakunde Laguntzaileak izango dira, zerbitzu hori arduratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan kartzela-zigorraren ordezko aukera guztiak kudeatzeaz, eta epailearen aginduz zigortuak hartzen dituzten erakundeek zerbitzu horren barruan jardun behar dute.

Justizia Zuzendaritzaren helburu nagusia da, arau-esparruaren barruan, espetxeetako zerbitzuen eta berriz hezteko eta gizarteratzeko programen hobekuntza bultzatzea, era horretara gizarteratze-printzipioa gauzatu ahal izateko.