Lehendakaria: "Gaur publikoki adierazten diot Osasun Sailburuari "nire afektu, errespetu eta begirune totala""

2019.eko martxoak 14

Iñigo Urkullu Lehedakariak Osasun Sailburu Jon Darponi egin duen lana eta izan duen ardura eskertu dizkio; baita Osasun Sailak eta Osakidezak lortu dituen emaitzak ere.

“Gaur publikoki adierazten diot Osasun Sailburuari “nire afektu, errespetu eta begirune totala”, zaila da Jon Darpon sailburuak erakutsitako zintzotasun handiagoa aurkitzea. erantzukizun publikoaren jardunean”, azpimarratu du Lehendakariak.

Lehendakariak, datorren martxoak 20tik aurrera, Osasun sailburu berria Nekane Murga Eizagaechevarria izango dela jakinarazi du. “Nekane Murga Eizagaechevarriaren izendapenak Osasun Sailak duela 6 urte martxan jarri zuen Gobernu porgramaren kudeaketa eta betearazpena bermatzen ditu”, esan du Lehendakariak.

Lehendakariaren hitzetan, Jon Darpónek Osasun Sailan eta Eusko Jaurlaritzarekin izan duen konpromezua osoa izan da, eta lortutako emaitzak dira bere kudeaketaren adierazle. “Sailburuak egin duen lana hutsik gabekoa izan da”, esan du. Gainera, Jon Darpónen kudeaketari esker euskal hiritarren osasun eta ongizate estandarrak nabarmenki hobetu direla azpimarratu du Lehendakariak.

Osasun Sailburu berriaren izendapena datorren martxoaren 20an gauzatuko da. Gobernu Kontseilua ospatuko den egun berean.