Guztira 2588 pertsonak egin dituzte Udaltzaingoaren hirugarren LEP bateratuko BECeko lehenengo hautaprobak

2019.eko ekainak 15

  • Euskadiko 36 udalerrik eskainitako 270 plazetako bat lortu nahi dute

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerreko 6. pabiloian elkartu dira gaur goizean Euskadiko 36 udalerrik eskainitako Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako 270 agente-plazetako bat lortu nahi duten 2588 izangaiak (1917 gizonezko eta 671 emakumezko). Guztira 3.949 pertsonak eman zuten izena hirugarren urtez jarraian eta inplikatutako udalen kudeaketa-aginduari esker Segurtasun Sailak egin behar duen hautaketa-prozesurako. Prozesu hori EUDEL – Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bidez egiten da.

Euskadiko 36 udalerritako Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako 270 udaltzain-plaza daude betetzeko guztira, horietako 45 Arabako 3 udalerritakoak dira, 109 Bizkaiko 17 udalerritakoak eta 116 Gipuzkoako 16 udalerritakoak.

Udalerrien arabera plazak honela banakatuta daude:

Araban: 1 Amurrion, 5 Laudion, 39 Gasteizen

Bizkaian: 2 Abanto-Zierbenan, 3 Zornotzan, 3 Arrigorriagan, 20 Barakaldon, 6 Basaurin, 11 Bermeon, 1 Derion, 21 Getxon, 1 Gorlizen, 9 Etxebarrin, 3 Lekeition, 7 Mungian, 2 Ortuellan, 4 Portugaleten, 13 Santurtzin, 2 Sestaon eta 2 Zallan.

Gipuzkoan: 1 Aretxabaletan, 5 Arrasaten, 2 Azkoitian, 2 Beasainen, 49 Donostian, 8 Eibarren, 4 Elgoibarren, 7 Errenterian, 13 Irunen, 4 Lasarten, 1 Ordizian, 6 Pasaian, 2 Urretxun, 3 Zarautzen, 1 Zumaian eta 8 Zumarragan.

Oinarrizko eskalako udaltzain-plaza bat lortu nahi duten izangaiek ezagutza teorikoen proba, gaitasunak ebaluatzeko lau ariketako proba psikoteknikoa eta nortasuna ebaluatzeko beste bat egin dituzte gaur. Behin proba horien emaitzak jakiten dituztenean, fase hori gainditzen dutenek proba fisikoak egin beharko dituzte, segur aski uztailako bigarren astean, eta elkarrizketekin irailan hasiko dira.

Lehiaketa-fasean Udaltzaingoan egindako zerbitzuak baloratuko dira. Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da izangaiek bete nahi duten plazan eskatutako hizkuntza-eskakizuna baino euskara maila handiagoa egiaztatzen duten pertsonen kasuan.

Behin hautaketa-prozesua amaituta, Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente izateko izangaiek zazpi hilabeteko prestakuntza hasiko dute 2019ko azaroan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Ondoren, gutxienez 12 hilabeteko praktika-aldia hasiko dute.

Uztailaren amaieran banatuko zaizkie diplomak une hauetan Arkauteko Akademian prestakuntza egiten ari diren Udaltzaingoaren bigarren prozesu bateratuko agenteei.