Eusko Jaurlaritzak oso positiboki balioetsi du Más Móvil IBEX 35-ean sartu izana

tapia_Basque_Industry1.jpg

2019.eko ekainak 13

Eusko Jaurlaritzak zorionak eman ditu Más Móvil Taldea IBEX 35-ean sartzearren, enpresa finkatuaren adierazgarri gisa; Donostian du egoitza, zehazki Zuatzuko enpresa-parkean.

Arantxa Tapia EGAko sailburuak horrek nolako garrantzia duen nabarmendu du; izan ere, jauzi kualitatibo bat dakar, bai Más Móvil Taldearentzat berarentzat, bai euskal-enpresarentzat, oro har.

“Albistea oso ona da. Orain, gainera, euskal enpresak eraldaketa digitalaren prozesuan daude, bete-betean, eta gero eta lotuago daude 4.0 Industriaren zerbitzuekin. Euskadik telekomunikazioetako konpainia sendoak izateak dakar laguntza ematea herrialdearen gaitasun lehiakorra hobetu ahal izateko kalitateko konektibitatea duten beharrezko azpiegiturak doitzeko.

Haren dimentsioa eta bokazioa ongi etorriak dira, eta EJk ekintzailetzaren euskal ekosistemaren testuinguruan start up gisa sortu zen enpresa horren bilakaera goraipatzen du”.