Ekonomiaz-Euskal Ekonomia Aldizkariaren 95. zenbakiaren aurkezpena: "Enpresa ertainaren nazioartekotzea eta lidergoa munduko merkatuetan"

FOTO_1_rudy-jordi-bart.JPG

2019.eko maiatzak 31

OGASUN ETA EKONOMIA SAILAK EKONOMIAZ ALDIZKARIAREN 95. ZENBAKIA AURKEZTU DU: “Enpresa ertainaren nazioartekotzea eta lidergoa munduko merkatuetan”

Ogasun eta Ekonomia Sailak Ekonomiazen 95. zenbakia argitaratu berri du, batetik, enpresa ertainak nazioartekotzeko prozesuari eta munduko merkatuetan lidergoa lortzeko bideari buruzko ikuspegi zabala emateko, eta, bestetik, ikerketa-ildoa emateko, nazio- edo eskualde-mailako ikuspegien, enpresek aurrez aurre dituzten erronken eta politikak eta enpresa-estrategia formulatzean dituzten inplikazioen inguruko ekarpenen bidez.

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, herrialde batzuek gehiago esportatzeko eta nazioartekotuta dauden enpresa gehiago izateko motiboei buruz galdetzean, sarritan, horien enpresa ertainen segmentuan dago erantzuna. Euskadik arrakastadun enpresa-taldea du, eta enpresa horien bereizgarri da B2B inguruneetan dihardutela, oso ingurune espezializatuetan; bertan, merkatu-zoko oso zehatzetan dihardute, eta horietan munduko lider dira. Nahiz eta horien bereizgarri beti fakturazio-bolumenak ez izan, eta nahiz eta herritarrentzako marka ezaguna ez izan, enpresa horiek produktu eta zerbitzuak fabrikatzen eta hornitzen dituzte maila globalean, eta esporatzteko gaitasun handia dute. Nazioarteko merkatu-zokoetan lider diren enpresa horien arrakastaren gakoak honako hauek dira: etengabe dihardute I+Gn inbertitzen; merkatuak berriro segmentatzeko gaitasun handia dute, eta bezeroen eskariei aurrea hartu eta azkar erantzuten diete. Horrela, etengabe ari dira berritzen, eta berrikuntza horiek balio erantsia ematen diete beren produktu eta zerbitzuei.

Monografiko hori Bart Kamp-ek koordinatzen du, eta 13 egilek parte hartzen dute, 9 artikulurekin: John Bessant, Christian Rammer, Alfred Spielkamp, Josu Ugarte, Bernd Venohr, Bart Kamp, Rudy Aernoudt, Gert-Jan Hospers, Jerker Johnson, Johanna Dahl, Age Mariussen, Georg Jungwirth, eta David Konig, eta lankidetza libreko beste bi artikulu gehiago, Noemí Angulo, Amaya Angulo, Xabier Labandeira, Alberto Gago, José Labeaga eta Xiral Lópezena.

Ekonomiaz honen aurkezpen publikoa gaur izan da, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoaren prentsa-aretoan, eta, bertan, honako hauek parte hartu dute: Jordi Campàs, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria eta EKONOMIAZeko zuzendaria; Bart Kamp, Orkestrako-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikerlari eta EKONOMIAZen 95. zenbakiko koordinatzailea; Rudy Aernoudt, Ganteko Unibertsitateko enpresa-finantzen irakaslea eta Europako Batzordeko  Hazkuntzako Zuzendaritza Nagusiko ekonomialari burua eta TEDx Bruselako komisarioa; Ainhoa Ondarzabal, Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentzia-SPRI taldeko kontseilari ordezkaria;Mikel Aranguren, Arteche Taldeko Marketin Zuzendaria eta Sergio Ruiz de Larrea, ONA Electroerosión-eko merkataritza-zuzendaria.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31a