"Berrikuntzaren kulturaren" alde egin du apustu Lehendakariak FIRST LEGO League Euskadi programaren 10. urteurreneko ekitaldian

2019.eko irailak 16

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun duela, buru izan da Innobasquek bultzatutako FIRST LEGO League Euskadi programaren10. urteurreneko ekitaldian.

Lehendakaritzan egin da ekitaldia eta bertan izan dira El Regato (Barakaldo) eta Axular Lizeoa (Donostia) ikastetxeetako arduradunak eta irakasleak "programan parte-hartzaile" beren proiektuen erakustaldi bat egiten.

Aurrekaririk ez duen abiadura bizian bidea egiten ari den mundu global batean, eraldaketa hirukoitz batek bultzatuta"Demografikoa, Ekologikoa eta Digitala" prestatuta egoteko eta aldaketari aurrea hartzeko premia aipatu du Lehendakariak. Izan ere, hori da “FIRST LEGO LEAGUE Euskadi ekimenaren prestakuntza-helburua”.“Teknologia berriak eta jakintza zientifikoak ezagutzea eta menderatzea da xedea.Baita ahaleginaren eta talde-lanaren, sormenaren eta etengabe hobetzeko nahi biziaren balioak gure egitea”, gaineratu du.Zentzu horretan, Lehendakariak azpimarratu egin du “berrikuntzaren kulturak” duen garrantzia, bere iritziz, etengabea izan behar baitu berrikuntzak.“Gure etorkizunaren giltzarria da”, gaineratu du.

FIRST LEGO League hezkuntza-programa bat da: kirol-lehiaketa baten formatua du, eta bere helburua da gazteengan zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea, eta mundu digitalean trebetasunak garatzea. First Lego League Euskadi mundu osoko ehunka herrialdetan aurrera eramaten den nazioarteko ekimen baten barruan sartzen da. Euskadin Hezkuntza-programak bete dituen 10 urteetan 6.000 ikaslek eta 44 ikastetxek parte hartu dute; eta edizio honetan, zehazki, 1.500 ikaslek. 2018-2019 edizioan, ikasleek INTO ORBIT desafioari egin behar izan diote aurre, hain zuzen, espazioan bizia posible egiten duten proposamen berritzaileak jarri behar izan dituzte mahai gainean. Aurten, nabarmentzekoa da El Regato ikastetxeak Libanon lortutako saria.