APIRILAREN 28A LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN MUNDU EGUNA.

FOTO_DIA_MUNDIAL_SEGURIDAD_Y_SALUD_2019-04-28.jpg

2019.eko apirilak 26

Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna ospatuko da eta, ororen gainetik, lan-arloan egondako biktimak oroitu eta berekiko eta beren senideekiko gure elkartasuna adierazi nahi dugu Lanaren Nazioarteko Erakundeak ezarritako egun honetan.

Lan eta Justizia Sailarentzat, laneko segurtasun eta osasunaren prebentzioa lan arloaren funtsezko ardatza da. Lotsatu gabe adieraziko dugu: “ez dago kalitatezko enplegurik segurtasunik gabe”. Laneko segurtasun eta osasunerako eskubidea duten langile guztiek, beren lanpostuan, eta enpresaburuen ardura da lanpostu horretan beharrezko prebentzio-neurri guztiak ezartzea segurtasuna eta osasuna bermatu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritza laneko segurtasun eta osasunarekin konprometituta dago eta, horretarako, Osalan eta 2015-2020 eperako estrategia ditu bidaide. Azken hori Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusiak onartzen dituen urteko kudeaketa-planetan aplikatzen da. Kontseilu Nagusi horretan Jaurlaritzako, sindikatuen eta enpresaburuen ordezkariak daude: Europako Laneko eta Osasun Agentzia (EU-OSHA) bezalaxe, hiru alderdiko erakundea da lehena.

Apirilaren 28 honetan, Osalango profesionalek egiten duten lan eskerga aitortu nahi dugu, bai eta erakunde horren Kontseilu Nagusian eta urteko kudeaketa-planak osatzerakoan gizarte-eragileek (Confebask, CCOO eta UGT) egiten duten lana ere.

Lan eta Justizia Sailak eta Eusko Jaurlaritzak, osotasunean, egokiro burututako lanari buruz euskal gizarteak duen kulturan txertatu nahi dute segurtasuna eta osasuna eta, horrenbestez, gardentasunaren aldeko apustua egin dugu, lan arloko ezbehar-kopuruari dagokionez, legealdi honen hasieratik. Datu huts horiek beren papera joka dezaten istripuak saihesteko kontzientziazio-osagai gisara, istripu eta gaixotasun profesionalak ekidin baitaitezke eta denon artean lan egin beharko dugu hori horrela izan dadin.

Gardentasun-politika horrekin jarraituko dugu, lan arloko segurtasun eta osasunerako gure politiken baitan, prebentzioko ordezkariak prestatzen jarraituko dugu eta istripu edo gaixotasun profesional guzti-guztiak Osalanen edo Lan Ikuskaritzaren bitartez ikertzen jarraituko dugu.

Apirilaren 28a egun berezia da, istripu eta gaixotasun profesionalen aurrean mundu mailan dagoen konpromisoa islatzen baitu. Lan eta Justizia Sailerako eta Eusko Jaurlaritza osorako, urteko egun guztiak dira apirilak 28..

Mª Jesús San José

Lan eta Justiziako sailburua.