Tapiak nabarmendu du Euskadin ekoitzitako, eraldatutako eta landutako elikagaien balioa, Santa Luzia Azokan

2018.eko abenduak 13

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua Urretxun eta Zumarragan Santa Luzia egunean egiten den  azoka tradizionalean izan da gaur.

Santa Luzia nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka garrantzitsuenetakoa da, eta bisitari asko izaten ditu, Gipuzkoatik zein beste tokietatik iritsitakoak. Nekazaritza eta abeltzaintza produktuen lehiaketa inportanteak izaten dira bertan eta Jaurlaritzak babesa ematen dio, Euskadin ekoitzitako, eraldatutako eta landutako elikagaien balioa nabarmentzeko.

Tapiak landa-eremuan lan egiten duten gizonen eta emakumeen eginkizuna azpimarratu du, izan ere, ekoizpena, ingurumena eta Herriaren oreka soziala eta lurraldekoa zaintzen dituzte. Bide batez, Gabon aurreko egun hauetan lan horri errekonozimendua emateko eskatu du eta euskal produktuak baloratzeko.

Azoka hau XVIII mendera bitartean Ezkion egin zen, Santa Luzia ermitaren ondoan, eta 1727tik aurrera Urretxun egin zen.  Gaur egun Zumarraga eta Urretxun ospatzen da.

Sailburuarekin batera izan dira Bittor Oroz, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Jon Luki, Urretxuko alkatea, Koldobike Olabide, Legazpiko alkatea, Olatz Peon, Tolosako alkatea eta Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea.