Nora Abetek Lehenengo Merkataritza Elektronikoaren foroa aurkezpen du

Kontsumobidek antolatutako onlineko merkataritzako lehen foroak sendotu egiten du erosketa elektronikoaren prozesuaren aurrean prestakuntza eta informazioa jasotzeak duen garrantzia

2018.eko abenduak 10

Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak Onlineko kontsumoaren eta segurtasun digitalaren Foroaren lehen edizioa ireki du. Abetek azaldu du erosketa-prozesu osoan kontsumitzailearen irudiaren aldarrikapenean egin dela aurrera: “garrantzitsua da informazioa eta prestakuntza, Kontsumobide azken baliabidea izan ez dadin; hori dela eta, kontsumitzaileak ahalduntzeko ahalegina egiten dugu”. Kontsumo-erabakiek onlineko eremuan duten inplikazioen konplexutasuna dela eta –kontsumitzaileak, normalean, ez du horren berri–, Kontsumoaren Euskal Erakundeak kontsumo arduratsuaren, kontzientearen eta informatuaren alde egiten du.

Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak, Foroaren irekieran, honako hau esan du: ”garrantzitsua da kontsumitzaileek prestakuntza jasotzea, beren eskubide eta betebeharrak ezagutzeko; era berean, eskubide horiek nola baliatu jakin behar dugu, ondasunak eskuratzeko edo zerbitzuak kontratatzeko orduan kontuan hartu eta errespeta daitezen”.

Kontsumobideren iritziz, garrantzitsua da kontsumitzaileen prestakuntza eta informazioa areagotzea, beren erabakien protagonista izan daitezen. Hori horrela, Nora Abetek zehaztu du Foro hau helburu horrekin abian jarritako gako ekimenetako bat dela, eta Kontsumobidek, datozen egunotan, Gabonetarako onlineko erosketetan oinarritzen den kanpaina abiaraztea aurreikusten duela esan DU.

Online konsumoaren eta segurtasun digitalaren Foroa Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Sailak sustatzen du, eta foroa ixteko mahai-ingurua antolatu zen; mahai-inguruaren moderatzailea Laura Chamorro kazetaria izan zen, eta bertan parte hartu zuten Tiziana Tallaro Confianza Onlineko zuzendariore nagusiak, Xabier Mitxelena Accenture Securityko Espainiako, Portugalgo eta Israelgo arduradunak, Charlene Lidyard Skunkfunk onlineko finkapen handiko euskal modako enpresako marketin digitaleko eta e-commerceko buruak, Nora Abetek eta Miguel Ángel Zamorano Uvesco taldeko denden kudeaketako eta marketineko zuzendariak.

Hizlari guztiak bat etorri ziren honako honen garrantzia azpimarratzen: kontsumitzaileak arduraz jardun behar du eta Interneten egiten dituen erosketen gaineko hausnarketa egin. Horretarako, aurretik prestakuntza behar da.