Artolazabalek "Arabako gizarte-zerbitzuek kolektiboei eta, bereziki, adinekoei ematen dieten arretaren maila altua" goraipatu du

20_04_18_aJURIA_qUINTAS_afa_dfa.jpg

2018.eko apirilak 20

  • Ajuria egoitza bisitatu du, egoitzaren 25. urteurrenean, diputatu nagusiarekin eta Marian Olabarrietarekin batera

 

VG 20 04 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak “Arabako gizarte-zerbitzuek kolektiboei eta, bereziki, adinekoei ematen dieten arretaren maila altua” goraipatu du.

 

Artolazabal sailburuak, gaur goizean, Ramiro González eta Marian Olabarrietarekin batera, Vitoria-Gasteizko Ajuria egoitzara eginiko bisitan parte hartu du; establezimendu publikoa da, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko hirugarren pertsona baten laguntza espezifikoa eta profesionalizatua behar duten adineko mendekoek etxebizitza alternatiboa izatera bideratua.

 

Ajuria foru-egoitza San Martin auzoan dago, eta 108 plaza ditu eta, prestazioen artean, honako hauek nabarmentzen dira: egoitzako arreta, zaintza pertsonalak; zerbitzu medikoak, erizaintza, arreta psikologikoa eta gizarte-laguntza; errehabilitazioa, podologia, ile-apaindegia, erlijio-zerbitzuak; lanbide-terapia; animazioa, aisialdia eta garraioa.

 

Artolazabalek zera azpimarratu du: “ohiko etxebizitza komunerako zentroaren izaera; bertan, laguntza integrala eta etengabea eskaintzen zaie beren kabuz beren etxean edo familiartekoenean berez konpondu ezin diren pertsonei. Gainera, oso kokapen ona du, euskal hiriburuko nahiko auzo modernoan dago”.