Bilboko Udalak "Aste Nagusiko bertako pop rocka-pop rock local" erakusketaren beste edizio baterako deialdia egin du

  • Bilboko Udalak
bilbao.eus

  • DataMaiatzak 26
  • Gaia Musika

Parte hartu nahi duten taldeek www.bilbao.eus webgunean eman dezakete izena ekainaren 25era arte.

Lehiaketa hau 1985ean hasi zen, musikaren munduan aurrera egin nahi duten Bizkaiko taldeei laguntza emateko. Joera desberdinetako hainbat talde ezagun igaro dira bertatik, adibidez Platero y Tú, We Are Standard eta Zea Mays.

Urteotan 2.000 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 326 talde aritu dira Aste Nagusian. Aurten abuztuaren 19a eta 27a bitartean izango da

Bilboko Udalak “Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” 32. edizioan izena emateko epea zabaldu du. Lehiaketa hori topaketa lekua izan da Bizkaiko musikarientzat eta gaur egun ospetsuak diren talde ugari aritu izan dira bertan.

Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Dekot, Zazkel eta beste izen asko, gaur egun ospetsuak direnak, igaro dira lehiaketatik.

Urteotan 2.000 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 326 talde aritu dira Aste Nagusiko ikus-entzuleen aurrean, udal ekimen honi esker.

IZENA EMATEA ETA BALDINTZAK

Deialdia zabalik egongo da udal webgunean ekainaren 25era arte. Parte hartu nahi duten taldeek Bizkaikoak izan behar dute; gutxienez kide bat eduki behar dute Lurralde Historikoan erroldatuta. Metalaren eta pop-rockaren barruko estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Andrazkoek osatutako taldeek eta euskaraz egindako lanek arreta berezia izango dute aukeraketa egiten denean.

Izena emateko, gutxienez lau tema original aurkeztuko dituzte, baita biografia, argazkia eta harremanetarako datuak ere. Kanten hizkuntza, edo hizkuntzak, estiloa eta kideen izenak ere adieraziko dituzte. Aukeratzen diren taldeek lehentasuna emango diote Erakusketako emanaldiari eta kontzertua gutxienez 45 minutukoa eta gehienez 50ekoa izango da.

#LaMuestra-ren 32 urte

“Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” Erakusketa 1985ean jaio zen pop-rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoz. Erripa Kaia, Unamuno plaza, Areatzako pasealekua eta Bailen kalea izan dira lehiaketaren eszenatokiak. Gaur egun Bilborocken egiten da.

Lehiaketak ikusle leialak dauzka eta urtero 5.000 pertsona joaten dira, batez beste, taldeen kontzertuetara.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri