Donostiako 78. Musika Hamabostaldia. Programazioaren aurrerapena

  • Donostiako 78. Musika Hamabostaldia. Programazioaren aurrerapena

  • DataApirilak 21
  • Gaia Musika

Estreinakoz ariko diren orkestrak eta lehen aldiz interpretatuko diren obrak

Nazioarteko lau orkestrek debuta egingo dute aurtengo Musika Hamabostaldian: BBC Philharmonic, Orchestre Philharmonique du Luxembourg, Asian Youth Orchestra eta Cincinnati Symphony Orchestra.

Schubert-en “Stabat Mater”, Haydn-en “Nelson” Meza, Liadov-en “Aintzira Sorgindua”, Xostakovitx-en “1. Sinfonia”, Mozart-en “Figaroren Ezteiak”, Bernstein-en “On The Waterfront”, Copland-en “Lincoln Portrait” eta John Adams-en “Short Ride in a Fast Machine” obrek osatuko dute, jaialdiaren historian lehen aldiz entzungai izango diren lanen zerrenda.

Zuzendari arrakastatsuak nazioarte mailan

Gurera datozen maisuen artean espainiar orkestra zuzendari entzutetsuenetako bi izango ditugu aurtengo edizioan, Juanjo Mena eta Gustavo Gimeno, biak ala biak ere nazioarteko agertokietan arrakasta itzela lortu dutenak.

Bi hitzordu operarekin

Opera antzeztua berreskuratuko du jaialdiak aurtengoan, hain justu, Hamabostaldiaren historian lehen aldiz taularatuko den titulu batekin, Mozarten “Figaroren Ezteiak” ezagunarekin. Beethoven-en “Fidelio” izango da operari lotuta eskainiko den bigarren izenburua, kontzertu-bertsioan, BBC Philarmonic eta Donostiako Orfeoiaren eskutik.

Donostiako 78. Musika Hamabostaldia abuztuaren 1ean hasi eta 30era bitarte luzatuko da. 30 egunotan eta 11 zikloren baitan, 70 proposamen inguru hartuko ditu jaialdiaren programak, eta Donostian ez ezik, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldeko herri zenbaitetan gauzatuko da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri