Pre-FANT astelehen honetan hasiko da BBK aretoan, ?Sitges Tour Acontracorriente? programa barruko azken aldiko ekoizpen lanen erakusketarekin

  • Pre-FANT astelehen honetan hasiko da BBK aretoan, ?Sitges Tour Acontracorriente? programa barruko azken aldiko ekoizpen lanen erakusketarekin
Bilbao.eus

  • DataApirilak 21
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Bidebarrieta Kulturguneak “Robocop”-i buruzko Toni Garzón Abaden hitzaldia jasoko du apirilaren 26an, arratsaldeko 19:30ean, saga mitikoaren lehenengo filma estreinatu zenetik 30 urte betetzen diren honetan.

PRE-FANT apirilaren 28an amaituko da Guggenheim Museoan, egun horretan bertan Madrilgo eta Bartzelonako aretoetan estreinatuko den Rosemary Myersen “Girl Asleep” lanaren emanaldi bereziarekin eta Carlos Bayona DJren saioarekin, Art After Darken barruan.

Maiatzaren 5etik 12ra egingo den Bilboko Zinemaldi FantastikoaK – FANT 22k aurretiazko zenbait jarduera aurkeztuko ditu aurtengo edizioan ere –gehienak doakoak– ASTELEHENETIK aurrera, Kale Nagusiko BBK Aretoan, Bidebarrietako Liburutegian eta Guggenheim Museoan. PRE-FANTek Sitges Tour a Contracorriente esperientzia programatu du berriro ere edizio honetan, Kataluniako zinemaldiko azken edizioan parte hartu duten bost filmen aukeraketarekin. Amaitzeko, DJ Carlos Bayonak saioa eskainiko du Art After Darken barruan.

BBK Aretoaren apirilaren 24, 25 eta 27rako programazioak bi saio jasoko ditu, arratsaldeko 18:00etan eta 20:00etan, hurrenez hurren, sarrera librearekin, Sitges Tour AContracorriente programako bost lan eskainiz. AContracorriente Films etxeak martxan jarri duen ekimen horretan, zinemaldiaren azken edizioan aurkeztu ziren filmak Estatuko zenbait zine aretotan eskainiko dira, modu ibiltarian.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri