Trenean eta Bilboko tranbian zerbitzu bereziak ostegunean Athletic - Barcelona norgehiagoka dela eta

16.jpg

2017.eko urtarrilak 03

Ostegunean, urtarrilaren 5ean, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Txorierriko trenean eta Bilboko tranbian Athletic Club – Barcelona partidua dela eta. Horrez gain, tranbia zerbitzuan mozketa partzialak burutuko dira, 17:30etik 20:30era Arriaga eta Pio Baroja artean Erregeen Kabalgata igaroko delako eta 23:00etatik 23:20ra La Casilla eta Euskalduna artean partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko. Mozketa hau Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago.

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzua indartuko du Athletic Club – Barcelona partidua ikustera doazenen garraio beharrei hobeto erantzun ahal izateko.


TRENA

Partidu aurretik Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierriko linean zerbitzu erregularra eskainiko da.

Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean

• Lutxanatik Lezamara 23:45ean


TRANBIA

Erregeen Kabalgata igaroko denez, tranbiaren zirkulazioa eten egingo da Arriaga eta Pio Baroja artean arratsaldeko 17:30etik 20:30era, eta horrek eragina izango du Atxurira trenez heltzen diren eta San Mamesera joan nahi duten pertsonenengan. Denbora tarte horretan 15 minutuz behin baino ez da tranbiarik egongo Atxuri eta Arriaga artean.

Pio Baroja eta La Casilla artean,asteguneko ohiko zerbitzua eskainiko da, Pio Barojatik Ospitalerantz 20:41ean eta 20:51n abiatuko diren bi zerbitzu berezirekin, futbol partidua dela eta.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 23:00etatik 23:20era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira.
 
Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.