Retortillo: "Lurraldetik igarotzean aldatzen doan turistaren paradigma da Hemingway eta aldi berean aberastu egiten gaituena bere igarobide horretan"

2017.eko uztailak 21

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok “Hemingway-en bidaia-egunkaria” aurkeztu du gaur, “Destino Hemingway Bidaide” proiektuaren barruan. Sailburuarekin batera aurkezpenean izan dira Nafarroako Turismoko zuzendari nagusi Maitena Ezkurati, Errioxako Kultura eta Turismoko zuzendari nagusi Eduardo Rodríguez, eta Edorta Jiménez, Hemingway proiektuaren egilekidea.

“Destino Hemingway”, Euskadik, Errioxak eta Nafarroak osatutako espazioak itxuratua da, 1923an Ernest Hemingway maitemindu zuen lurraldea, eta bertara disfrutatzera itzuli izan zena. Retordillok aipatu duen bezala “bidaia hura barnealdera egin zuen bidaia bihurtu zen gainera. Hainbat bazter, pertsona, ohitura topatu zituen bertan aurreneko aldiz Hemingwayk, bere bizitzan eta idazle-lanean eragin nabarmena izan zutenak. Bere burua eta bere idazlanerako iturri bat aurkitu zituen leku batera iritsi zen. Bizipen hartatik aurrera ezer ez zen berdina izango berriro"

Idazlearen adibidea, sailburuak azaldu duenez, “ondoen harrera egiten dakigun benetako turista horrek” hezurmamitzen du. Hemingway bezala, gure lurraldetik igarotzean aldatzen den turista eta, aldi berean, begiratzeko modu berriak guri erakutsiz aberasten gaituena”.

Parisekin eta Madrilekin batera, 3 lurraldeen konfigurazio hori leku bakarra da Europan, Hemingwayk bere bizialdi osoan itzuli zena, 1923tik 1960ra. Arrantza, itsasoa, ardoa, pilota, zezenak eta, bereziki, gastronomia izan ziren idazle iparramerikarra konkistatu zuten erakargarritasunetako batzuk.

“Gainera, lurraldeen artean loturak eta ibilbide partekatuak sortzeko gai da Hemingway. Gaur, 3 erkidego gaude hemen bilduta, Hemingwayren ibilbidea beren alde aldarrikatuz, baita bide bat erakusten digulako ere: ahaleginak batzekoa, koordinazioarena eta elkarlanarena gure lurraldeak turista axolagabe utziko ez duten lekuak izan daitezen” zehaztu du Retortillok, “bere alde apustu egin behar dugun” turista-mota, alegia.

Hemingway-en bidaia-egunkaria

Lankidetza instituzionalarekin eta beste eragile batzuekin elkarlanean egin behar den ibilbidea, eta Errioxaren eta Nafarroaren eskutik Hemingwayren irudia eta igaro zituen ibilbideak arakatzeko proiektu bihurtu dena.

Bidaia-egunkarian islatzen da hori, turismo-bulegoetan eskuragarri egongo den horretan. Idazlearen marrazkien eta esaldien bitartez, ondoko lekuak aurkezten dira: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña eta Errioxa, baita ihesaldi bat ere leku horietako bakoitzetik euskal kostaldera, Urdaibaira, Arabako Errioxara eta Pirinioetara. Helburua hauxe da, bidaiariak argitalpena beretzat gordetzea eta proposatutako lekuetan jaso dituen inpresioak idazten parte hartzea. Gainera, txertatutako QR kodeen bitartez zabaldu daiteke informazio guztia.

Koaderno horrekin ematen zaie azkena produktu turistiko baten –Hemingway ibilbidea– oinarri diren 3 argitalpenei: “Comer con Hemingway” liburua, Gourmand World Cookbook Saria jaso duena, eta badaia-mapak, Hemingwayren presentzia lurraldean kokatzen dutenak.