Argitalpen-data: 2017/05/24

15-29 urteko hiru emakumetatik bati beldurra ematen dio gauean herrian edo auzoan bakarrik ibiltzeak

Emakume gazteen beldur-sentsazio hori areagotu egin da azken urteotan

GEBren logoaKomunikabideetan gehienetan genero-indarkeriari buruz berba egiten denean arazo horren alderdi berbera agertzen da baina badaude beste indarkeria mota batzuk ere, emakumeen espazio publikoaren erabilpenaren eskubidearen eta mugitzeko askatasunaren aurka doazenak. Gazteen Euskal Behatokiak oraingoan horiei heldu nahi die.

Genero-desberdintasunaren alderdi hau aztertzeko, Gazteen Euskal Behatokiak lau urtero egiten duen ikerketan, Euskadiko gazteak, honako hau galdetzen die emakume eta gizon gazteei, ea beldur ematen dien gauez bere herri edo auzotik bakarrik ibiltzeak.

Emakume gazteen % 34,2ri beldurra ematen die bizi diren herrian edo auzoan gauez bakarrik ibiltzeak. 15-29 urteko gizonen artean, ehuneko hori % 3,9 da. Emakume bat gauez kalean lasai ezin ibiltzea emakumeen aurkako beste indarkeria mota bat da.

Emakume gazteek aurreko urteetan baino beldur handiagoa diote orain gauez bakarrik ibiltzeari, eta, aldi berean, areagotu egin da beldurraren pertzepzioan emakumeen eta gizonen artean dagoen aldea.

Aztertutako urte guztietan, ikusi da 15-19 urteko neskek adierazten dutela beldur handiena: 2016an, adin horretako nesken % 43,5ek esan zuten beldurra ematen ziela gauez kalean bakarrik ibiltzeak.

Gauez bere herrien ibiltzeaz beldur diren 15-29 urteko emakume eta gizon gazteen bilakaera

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa