Bideratu Berria programa, krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntzak (Gobernu Bilera 2017-10-03)

logoconsejo.jpg

2017.eko urriak 03

Eusko Jaurlaritzak Bideratu Berria programa arautzen duen Agindua onartu du, krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntzak ezartzen dituena. 

Agindu horrek kontuan hartzen eta errespetatzen ditu aplikatzekoak diren erkidegoko gidalerroak, eta Europar Batasunak ezarritako laguntza-tipologiara eta horiek baimentzeko baldintzetara egokituta dago. 

Onartutako testuaren xedea da Bideratu Berria programa arautzea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren Industria arloan. Arlo horrek aurrerakin itzulgarrien bidez gauzatzen ditu laguntzak, publizitatearen, lehiaren eta objektibotasun printzipioen bidez emango direnak, espedientea konkurtso-teknika erabili gabe osatuta dagoen unearen arabera. 

Emandako laguntzaren zenbatekoa planean jasotako berregituratze-neurrien guztizko kostuaren % 50era irits daiteke, gehienez 1.000.000 euroraino, baldin eta laguntzen onuradunak proportzio berean laguntzen badu bere baliabideekin haiek finantzatzen, barnean hartuta enpresaren biziraupenerako nahitaezkoak ez diren aktiboen salmenta, edo merkatu-baldintzetan lortutako kanpo-finantzaketaren bidez. 

Laguntzaren zenbatekoa eta intentsitatea mugatu egin beharko dira enpresaren, haren akziodunen edo enpresa taldearen erabilgarritasun finantzarioen arabera berregituratzea ahalbidetzeko behar diren berregituratze-kostuetara soilik. 

Laguntza itzultzea bermatzeko, enpresa onuradunaren erantzukizun pertsonala gorabehera, onuradunak sozietateak laguntza bermatzeko erabilgarri dituen ondasunak eta eskubideak aitortu beharko ditu. Horrelakorik badago, enpresa onuradunak laguntza ordaindu aurretik eratu beharko du bermea. 

Agindu honetan araututako laguntzak urteko deialdi publikoaren mende jarriko dira.