Lankidetza hitzarmena, Bilboko Udala, Segurtasun Sailak duen TETRA komunikazio-sarean sartu eta "DATAPOL" datu telematikoen hartu- emana izateko (Gobernu Bilera 2016-09-20)

logoconsejo.jpg

2016.eko irailak 20

Gobernu Batzordeak bere oniritzia eman du 2016/09/20ko bileran, Euskadiko Autonomía Erkidegoko eta Bilboko Udalaren arteko lankidetza Hitzarmenari, non segurtasun komunikazio-sarearen barruan, Enbor- Sarean, Bilboko Udalaren Tetra sarea integratzen den eta Datapol  konexio bidezko  polizia-informazioa duten  datu telematikoak  elkarri ematen diren. Lankidetza- Hitzarmen honen helburua da,  Ertzaintza eta Udlatzaingoen arteko polizia-lankidetza eta koordinazioa  bultzatzen dituzten mekanismoak bultzatzea, baita  iharduera bikoitzak ekiditea eta polizia-kidego ezberdinen arteko baliabide operatiboak hobetzea ere.

Alde batetik, Euskadiko Autonomía Erkidegoko Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bidez,  Enbor-Sarea komunikazio-sarearen, Tetra irrati mugikorreko sare digitalaren  titularra da. Bestetik, Bilboko Udalak, berezkoa duen Tetra komunikazio sarea erabiltzen eta gesitionatzen du udalekoak diren segurtasuneko eta larrialdietako agentzietara ahots eta datu zerbitzuak emateko.

Bi sareak frekuentzi banda berdinak erabiltzen dituztelako eta sarbiderako teknologia bera dutelako, bi aldeek komenigarria ikusi dute bertan integratzea, Bilbo bertan zein gainontzeko lekuetan komunikatzeko duten estaldura eta ahalmena zabaldu asmoz. Hori dena, Udalak dituen hainbat hornidura eta kudeaketa funtzioen edota ahots eta datuen zerbitzuen kontrola galdu gabe.

Enbor-Sarea segurtasun komunikazio Sarean integratzeak bi instituzioen arteko komunikazio hornidura  eta ahalmena hobetuko ditu.

Kolaborazio eta integrazio arlo honetan, Datapol izeneko kanalen bitartez, dauden polizia-fitxategietako  datuen hartu-emana  gehitzeko baliogarria izango da, horrela, bi polizia-kidegoen arteko informazioa trukatu ahal izango da.

Faktore guzti hauek izan dira kontuan Segurtasun Sailak baiezko txostena emateko, eta baita gaurko egunez Gobernu Batzordeak lankidetza-hitzarmenaren bultzatzea baimentzeko ere.