Donostia Unibertsitate Ospitalea, 2016ko "Hospitales Top 20" saria, Arnasketaren arloan.

Jon_Etxeberria-Jose_Miguel_Izquierdo.JPG

2016.eko urriak 26

TOP 20 sariek ospitaleen kudeaketaren araberako ospitalerik onenak aintzatesten dituzte. Horretarako, erregistratu ohi diren datuak abiapuntu izanik lortutako adierazle objektibo batzuetan oinarritutako ebaluazio zorrotza egiten dute.

 

Gaur goizean, Madrilen egin da TOP 20 Ospitaleen Konferentzia, eta bertan bikaintasun-sariak eman zaizkie Ospitale Kudeaketa Globaleko, Zuzeneko Kudeaketako eta hainbat arlo klinikotako TOP ospitaleei.

Azken atal horretan, arlo klinikoen atalean, Donostia Unibertsitate Ospitaleak Arnasketaren arloko saria irabazi du. Aurten 161 zentrok hartu dute parte sarietan, 16 autonomia-erkidegotakoak. Hautespen zorrotz baten ondoren, aurkeztutako ospitale guztietatik 72 ospitale besterik ez da finalera iritsi hainbat kategoriatan.  

TOP 20 programa ospitaleak ebaluatzeko programa bat da, emaitzak hobetzeko informazioa eskaintzen duten adierazle objektiboetan oinarritzen dena. Jardunbide onen ereduak identifikatzen ditu (benchmarks), eta ebaluazio-prozesuan emaitzarik onenak lortu dituzten zentroen kalitateko eta laguntzako lana aintzatesten du.

Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko eta Mendaroko Ospitaleko zuzendari gerenteak –Mendarokoa ere hautagai izendatu baitzuten–  konferentzian izan dira, baita ondoren Madrilgo Reina Sofian Arte Zentroan izan den sari-banaketan ere. Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak adierazi du “Euskadi barruan eta kanpoan oso balorazio ona duen osasun-sistema da Osakidetza, eta halako aintzatespenak oso motibagarriak dira herritar guztiei kalitateko zerbitzuak eskaintzearen alde lanean jarraitzeko”.

 

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 26a