Ahotsenean izena emateko epea ireki da

  • Ahotsenean izena emateko epea ireki da
  • Ahotsenean izena emateko epea ireki da
  • Ahotsenean izena emateko epea ireki da
  • Ahotsenean izena emateko epea ireki da

  • DataUrriak 2
  • Gaia Musika

Aurten sortu duzun lan berria Ahotsenean aurkeztu gura baduzu... urriaren 1etik aurrera izena emateko aukera izango duzu! Azokako gainontzeko espazioek irailaren 21ean ireki zuten izena emateko aukera, eta oraingoan Ahotsenearen txanda helduko da

Aurreko urteetan legez, baldintza bi baino ez dira beharko:

- Euskaraz sortutako lanak izatea.

- 2015ean argitaratutakoak izatea.

Azokako gainontzeko guneetan ez bezala, Ahotsenean parte hartzeko eskaerak e-posta bidez egin beharko dira: info@ahotsenea.net. Eskaerak ezarritako egun eta ordutik aurrera egin beharko dira, ez lehenago. Eskaera egitean ahotsenea.durangokoazoka.eus web orrian eskuragai dagoen fitxa teknikoa beteta atxiki beharko da.

Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa...) bidez aurkeztu ahal izango dira. Sortzaile bakoitzak 30 minutu izango ditu aurkezpen bakoitza egiteko.

Zalantzarik izanez gero info@ahotsenea.net helbidera idatzi edo 615 705 852 telefono-zenbakira dei daiteke.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri