Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduarena, giza kapital ikertzailea sartzeko diru-laguntzak arautzen dituena: Berrikertu Programa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 345
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/28
  • Argitaratze-data: 2017/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, argitaratzeko agindu duen organoak hala eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako akatsak atzeman dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduan. Agindu horrek giza kapital ikertzailea sartzeko diru-laguntzak arautzen ditu (Berrikertu Programa), eta 2016ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (247 zk.) argitaratu zen. Beraz, zuzendu egiten dira hemen:

6 artikuluaren d) atalean, 2016/5581 (15/4) orrialdean, hau dioen lekuan:

  1. Erakunde onuradunak kontratatutako ikertzaileak ezingo du partaidetzarik izan erakunde horren kapitalean, ez eta akzioen edo sozietateen bidez erakunde horrekiko lotura duen beste erakunde batean ere.

Honako hau esan behar du:

  1. Erakunde onuradunak kontratatutako ikertzaileak ezingo du partaidetzarik izan, kontratatua izan aurretik, erakunde horren kapitalean, ez eta akzioen edo sozietateen bidez erakunde horrekiko lotura duen beste erakunde batean ere.

7 artikuluaren b) atalaren bigarren puntuan, 2016/5581 (15/9) orrialdean, hau dioen lekuan:

  1. Unibertsitate-tituluaren kopia konpultsatua, noiz lortu den adierazita.

Honako hau esan behar du:

  1. Unibertsitate-tituluaren kopia digitalizatua, noiz lortu den adierazita.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.