Hezkuntza Saila

Euskal Ikasmaterialen Katalogoa

Zer da EIMA Katalogoa?

EIMA Katalogoa (leiho berri batean irekitzen da) (eimakatalogoa.eus) euskarazko ikasmaterialak biltzen eta katalogatzen dituen dokumentazio-zentroa da. Katalogoaren bidez, hezkuntza-komunitateak aukera du euskarazko ikasmaterialei buruzko erreferentziak kontsultatzeko eta materialak eskuratzeko (maileguan hartu, deskargatu…).

Dokumentu hauek erabil ditzakezu EIMA Katalogoari buruzko informazioa zabaltzeko:

Katalogatutako materiala

Ia 25.000 dokumentu daude katalogatuta. Kontsultak ikasmailen, jakintza-gaien, ikasmaterial moten, argitaletxeen, egileen… arabera egin daitezke.

  • Curriculuma lantzeko berariaz sortutakoak: ikasliburuak, gidaliburuak, lan-koadernoak, ariketa-koadernoak…
  • Bideo, jolas, aplikazio... didaktikoak
  • Irakasle eta ikasleentzako kontsultarako materiala: irakasleen prestakuntzarako materialak kontsulta-liburuak, monografiak…
  • Zinema dokumentala
  • Haur- eta gazte-literatura
  • Hezkuntza Sailaren hizkuntza-onespena duen materiala
  • IRALEn sortutakoak
  • Interneteko baliabideak: digitalizatutako liburuak, aplikazioak…

Kontsultatu katalogoa (leiho berri batean irekitzen da)

Katalogoaren webguneaz

Webguneak (eimakatalogoa.eus (leiho berri batean irekitzen da)) katalogoa kontsultatzeko plataforma intuitibo eta eraginkorra eskaintzen du, eta, besteak beste, aukera dago:

  • bilaketak egiteko
  • maileguak eskatzeko
  • deskargak egiteko
  • material-zerrendak sortu, gorde eta partekatzeko
  • mailegatutako eta eskatutako materialen jarraipena egiteko
  • bilaketen historia kontsultatzeko

Sortu kontua (leiho berri batean irekitzen da)

Nola eskuratu materiala?

Katalogoaren egoitzan ditugun materialak (liburuak, cd-ak…)
Jaso mailegua gure egoitzan
Katalogoaren egoitzan har daitezke maileguan.
Jaso mailegua zure ikastetxean
Ikastetxean jaso daitezke katalogoaren webgunean eskaera eginda.
Interneten dauden baliabideak (sareko baliabideak)
Deskargatu katalogotik
Katalogoaren webgunetik deskargatu daitezkeenak (baimenik badago).
Erabili esteka
Materialaren jatorrizko webgunean eskura daitezkeenak, katalogoak eskaintzen duen estekaren bidez.

Sartu katalogoan (leiho berri batean irekitzen da)

Harremanetarako

EIMA Katalogoa

Eibarko Hezkuntza Esparrua

Otaola hiribidea, 29

Jaizkibel eraikina, 2. solairua

20600 Eibar

 

Tel. 943 202 748

Posta elektronikoa: eimakatalogoa@gmail.com

Ohiko ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30
  • Ostiraletan: 08:30-14:30

Udako ordutegia

  • Ekaina, uztailaren lehen hamabostaldia eta iraila: 08:30-14:30

* Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra: itxita