Euskal Ikasmaterialen Katalogoa. EIMA katalogoaren mailegu-zerbitzu berria eta webgune berritua
EIMA Katalogoak (eimakatalogoa.eus) mailegu-zerbitzua ireki du hezkuntza-komunitate guztiarentzat eta, horrekin batera, webgunea berritu du. 2005etik dihardu EIMA Katalogoak dokumentazio-zentroan euskarazko ikasmaterialak biltzen, katalogatzen eta sarean kontsultagarri jartzen. Dagoeneko, 24.500 erregistro baino gehiago daude katalogatuta.
Mailegu-zerbitzu berria
Mailegu-zerbitzuari esker, bi aukera daude euskarri fisikoa duten materialak (liburuak, cd-ak…) eskuratzeko:
- Eibarko egoitzan materiala kontsultatu eta maileguan hartzea
- Norbere ikastetxean jasotzea materiala, webgunean eskaera eginda
Gogoan izan behar da material digitala eskura daitekeela webgunetik bertatik:
- Webgunetik deskargatuta (horretarako lizentzia duten materialak)
- Esteka bidez materialaren jatorrizko webgunera joanda
Webgune berritua
- Eskaerak webgunetik:
- Erregistratutako erabiltzaileak aukera dauka materiala webgunetik eskatzeko
- Bilaketak errazago. Webgune berrituak bilaketak egiteko tresna intuitiboagoak eskaintzen ditu:
- Bilatzaile arrunta eta aurreratua
- Bilduma esanguratsuenak
- Iragazkiak
- Horrez gain, aukera dago:
- material-zerrendak sortu, gorde eta partekatzeko
- mailegatutako eta eskatutako materialen jarraipena egiteko
- bilaketen historia kontsultatzeko
- erabiltzaile-profila ikusteko
Sortu kontua
Katalogatutako materialak
- Curriculuma lantzeko berariaz sortutako materiala
- Asmo didaktikoz sorturiko bideoak, jolasak, aplikazioak…
- Irakasleek edota ikasleek kontsultatzeko erabil ditzaketen material monografiko eta erreferentziazkoak
- Zinema dokumentala
- Haur- eta gazte-literatura
- Hezkuntza Sailaren hizkuntza-onespena jasotako materiala
- IRALEn sortutako materiala
- Interneteko baliabideak
Ohiko ordutegia
- Astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30
- Ostiraletan: 08:30-14:30
Udako ordutegia
- Ekaina, uztailaren lehen hamabostaldia eta iraila: 08:30-14:30
* Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra: itxita