Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Igeriketa 09

Igeriketa 2009ko araudia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXVIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Igeriketa Federazioekin lankidetzan, 2009ko maiatzaren 30ean Gasteizko San Andres kiroldegiko igerilekuan. Hauxe duzue jokoen araudia:


1. PARTAIDETZA

Mutiletan 1996.urtean jaiotakoak hartuko dute parte eta nesketan 1997an jaiotakoak.

Kirolariek lurralde historiko bakoitzean osatutako taldeetan hartuko dute parte. Denboraldirako lizentzia indarrean duten igerilariak bakarrik izan daitezke partaide. 

Selekzio bakoitzak errelebo-talde bakarra aurkeztu dezake.

Lurralde historiko bakoitzak nahi beste igerilari aurkeztu ahal izango ditu banakako saio bakoitzean, beti ere bi honenen partaidetza ziurtatuta izango delarik, selekzio zein banakako frogetan. Hauetaz gain, izena emate garaian denbora hobeak dituzten igerilariek parte hartuko dute froga bakoitzeko 12 igerilari osatu arte (bi serie)

Igerilari bakoitzak banakako bi saiotan parte hartuko du  jardunaldi bakoitzean proba bat  eta baita erreleboetan ere.

Euskadiko Igeriketa Federazioak serieen behin-behineko zerrenda argitaratuko du maiatzak 27 asteazkena, bere web orrian (www.eif-fvn.org ). Akatsen bat antzemanez gero, maiatzak 28 osteguna, 12:00ak baino lehen adierazi beharko zaio aipatutako Federazioari. Web orrian argitaratutako zerrenda ez da eraldatuko, erreklamaziorik onartu edo onartuko ez den kontuan hartu gabe.


2. PROBEN EGITARAUA


1. jardunaldia (09/05/30    10:00etan)  

1.- 1500 Librea  Mutilak  
2.- 400 Librea  Neskak  
3.- 100 Tximeleta Mutilak  
4.- 100 Tximeleta Neskak  
5.- 200 Bizkarrekoa Mutilak  
6.- 200 Bizkarrekoa Neskak  
7.- 100 Bularrekoa Mutilak  
8.- 100 Bularrekoa Neskak  
9.- 200  Librea  Mutilak  
10. 200 Librea  Neskak  
11. 200 Estiloak Mutilak  
12. 200 Estiloak Neskak  
13. 4 x 100 Librea  Mutilak  
14. 4 x 100 Librea  Neskak 
 
2. jardunaldia (09/05/30   17:00etan)

15. 800 Librea  Neskak
16. 400 Librea  Mutilak
17. 100 Estiloak Neskak
18. 100 Estiloak Mutilak
19. 200 Tximeleta Neskak
20. 200 Tximeleta Mutilak
21. 100 Bizkarrekoa Neskak
22. 100 Bizkarrekoa Mutilak
23. 200  Bularrekoa Neskak
24. 200 Bularrekoa Mutilak
25. 100 Librea  Neskak
26. 100 Librea  Mutilak
27. 400 Estiloak Neskak
28. 400 Estiloak Mutilak
29. 4 x100 Estiloak Neskak
30. 4 x100 Estiloak Mutilak

3. IZEN EMATEA

Lurraldeetako Federazioek posta elektronikoz bidali beharko dituzte Euskadiko Igeriketa Federaziora bakoitzaren selekzioko partaideen izen-emateak, beranduenez 2009ko maiatzaren 26an 13:00etarako. Une horretatik aurrea jasotakoak ez dira onartuko.

Federazioek izen-zerrenda indibidualetan sartu beharko dituzte errelebo-probetan bakarrik parte hartuko duten igerilariak.

Aurretik, Euskadiko Igeriketa Federazioak “Pcnat” programaren lehiaketa-fitxategia igorriko die Lurraldeetako Federazioei, izen-ematea osatu dezaten.


4. LEHIAKETA FORMULA

Serieak marken arabera osatuko dira. 
Erlojuaren aurkako sistema erabiliko da.


5. BAJAK

Bajak idatziz eta inprimaki ofizialean adieraziko dira lehiaketako idazkaritzan, gutxienez jardunaldia hasi baino ordu erdi lehenago. 

Ordezkariak edo taldeko entrenatzaileak aurkeztu beharko ditu bajak (lehiaketa honetarako kreditatuta egon beharko dute), eta bertan seriearen zenbakia, igerilariaren izena eta kalea adierazi beharko dira. 

Baja aurkeztu gabe aurreikusitako probara etortzen ez den igerilariak ezingo du jardunaldiko beste probetan parte hartu (errelebozkoetan ere ez) eta ez du ordezkorik izango.

6. SAILKAPENAK ETA PUNTUAZIOAK

Proba bakoitzean MUTILEN eta NESKEN banakako sailkapenak egingo dira. 

7. GARAIKURRAK ETA SARIAK

Domina bana jasoko dute proba eta kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuek.

8. JANARIA

Igeriketako Euskal Federazioak eskatuta janariaren kudeaketaz federazioa bera arduratuko da. Berari beste edozein modalitateri dagokion kostua besteko dirulaguntza emango zaio.

9. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

10. AZKEN OHARRA

Euskadiko Igeriketa Federazioak Lehiaketa Zuzendaria izendatuko du lehiaketa honetarako. Bera izango da agintari gorena bai lehiaketaren antolaketan eta baita lehiaketako Epaile Arbitroaren eskumenari ez dagozkion erreklamazioak konpontzeko ere.

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
f) Euskadiko Igeriketa Federazioko arautegiak agindutakoa.