Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak karateko EUSKADIKO XXVII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Karate Federazioarekin lankidetzan, 2008ko ekainaren 1ean Donostiako Anoeta tatamian. Hauxe duzue jokoen araudia:
1. MODALITATEAK
Mutilen eta nesken banakako kata
Mutilen eta nesken infantil mailako kumite
2. PARTAIDETZA
Infantil mailan 1994-95an jaiotako neska mutilak.
Banakako Kata: 8 lehiakide Lurralde-federazio bakoitzeko
Banakako Kumite: 8 lehiakide Lurralde-federazio, maila eta pisu bakoitzeko
Alebin mailan 1996-97an jaiotako neska mutilak.
Banakako Kata: 8 lehiakide Lurralde-federazio bakoitzeko
3. PISUAK
Infantil mutilen banakako Kumite:
- 40 kg.
- 45kg.
- 50 kg.
- 55 kg.
- 60 kg.
+ 60 kg.
Infantil nesken banakako Kumite:
- 48 kg.
- 55kg.
+ 55 kg.
4. ARBITRAJEA
Euskadiko Karate Federazioaren araudi berriaren arabera.
5. PISAKETA
Lehiaketaren egun berean pisatuko dira lehiakideak. Partaideren batek une horretan pisu egokirik ez badu, automatikoki jokotik kanpo geldituko da, ezingo du ordezkorik ekarri, ez eta beste pisu-kategoria batean sartu ere.
6. IZEN EMATEA
Parte hartzeko eskariak Euskadiko Karate Federazioaren egoitzara helarazi behar dira 2008ko maiatzaren 14 rako, ostirala 12:00ak baino lehen, orri ofiziala modu egokian beteta.
Dagokion Lurralde Federazioaren ardura izango da berak aurkeztutako partaideek jokorako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea.
7. KIROL SARIAK
Honako sari hauek banatuko dira:
Domina kategoria eta pisu guztietako lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat
8. EZBEHARREN AURREAN
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.
9. AZKEN OHARRA
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.
f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.
g) Espainiako Karatearen Lagunen Federazioaren Araudiari.