Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Estandar teknologikoen dokumentua

Dokumentuan jasota daude Administrazioak teknologi berrien eremuan zabaldu dituen zerbitzuentzako zehaztapen eta baldintza teknikoak, Informatika eta Telekomunikazio Planean ezarrita dauden helburu estrategikoen arabera.

 Informatika eta Telekomunikazio zuzendari andrearen Ebazpena    (pdf, 2 or.)

(EHAAren 237. zkia., 2008ko abenduak 11)

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzak datorren urtetarako helburu nagusitzat "herritarrei eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta Administrazioaren eraginkortasun maila handitzea" hartu ditu. Ildo horri jarraituz, Teknologia Berriak eta Informazio Sistemak erakundeen eta gizartearen arteko harremanak erraztu eta optimizatzeko funtsezko tresnak dira.

Eusko Jaurlaritzaren ustetan Berrikuntza Publikoaren Planaren (PIP/BPP) helburuak hedatu eta lortzeko baldintza garrantzitsu bat behar bezala definitu eta araututako estandar teknologikoak edukitzea da. PIPen bertan zehaztutako ekimen eta proiektuak ondo bideratzeko, Estandarren Dokumentuaren gaurkotze orokor bat egitea beharrezkoa dela uste da. Horrela, kontuan hartuko dira beharrezkoak diren arlo berriak. Estandar horiek osatuko dute datorren urteetan ekingo zaien ekimen teknologiko guztien integrazio, kalitate eta segurtasun maila egokiak bermatu behar dituen erreferentzia markoa.

Helburuak

Estandarrak definitzea ekimen estrategiko eta beharrezkotzat jotzen da, Administrazioaren helburu estrategikoak lortzeko zuzenean laguntzen baitu:

  • Bezeroei (herritarrei eta enpresei) zuzendutako zerbitzuen kalitatea gehitzea eta onena izan dadin bermatzea.
  • Administrazioaren barne prozesuetan efikazia eta eraginkortasun handienera jotzea.
  • Eusko Jaurlaritzarekin loturiko erakundeen eta organismo publikoen arteko lankidetzarako ingurunearen eta sarearen hedapena erraztea.

Dokumentua

Dokumentu horrek ezartzen ditu, besteak beste, oinarrizko edota korporatiboak izango diren estandarrak, Horiek guztiak Sailek eta Erakunde Autonomiadunek erabiltzen dituzten Informazio Sistema guztiak sustatzeko ezarri dira.

Informazio hori ezaugarri ezberdinak dituzten bi taldeei zuzendu zaie, hots:

  • Eusko Jaurlaritzaren informatika erabiltzen duten pertsonei eta erakundeei, zerbitzuen hartzaileak direnei, hain zuzen.
  • Konponbide teknologikoak definitu e inplementatzeko ardura dutenei, nahiz sailetako arduradun teknologikoak izan, zerbitzu informatikoetako enpresak edota Eusko Jaurlaritzaren ardura teknikoko alor ezberdinak.

Dokumentuaren aurkibidea

Dokumentu horrek, bere gaurkotze-prozesua eta erabilera errazteko asmoz, bi atal izango ditu: alde batetik, oinarrizko edukia, non estandard teknologikoak zehazten baitira; eta bestetik, dokumentuari dagozkion eranskinak.

   Estandar teknologikoen Dokumentua (pdf, 955 KB) 48 or. (erderaz)    

Aipatutako eranskinak honako hauek dira:

  1.  Interkonexio eredua (JASO eta SARA) (pdf, 576 KB) 13 or. (erderaz)
  2.  Estandar teknologikoak (PLATEA) (pdf, 1.965 KB) 71 or. (erderaz)
  3.  eAdministraziorako estandarren katalogoa (pdf, 782 KB) 21 or. (erderaz)
  4.  Sinadura eta Ziurtagirien politika  (pdf, 77 KB) 3 or. (erderaz)
  5. Aldaketaren kudeaketarako metodologia (pdf, 934 KB) 84 or. (erderaz)
  6. Garapenerako-gidalerroak (pdf, 576 KB) 31 or. (erderaz)
  7.  Onartutako dokumentu-elektronikoen formatuak (pdf, 182 KB) 6 or. (erderaz)         
  8.  Produktuen bertsio gaurkotuak / definitutako teknologiak (pdf, 105 KB) 6 or. (erderaz)     
  9.  FLOSS arloko estandarrak (pdf, 739 KB) 81 or. (erderaz) 

Gida teknikoak:

Azken eguneratzea: 2018/01/23