Hezkuntza Saila

Ingelesean murgiltzeko egonaldiak. Lehen Hezkuntzako 6. maila

2019-2020 ikasturtea

Hizkuntzan murgiltzeko egonaldien programa Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeei zuzenduta dago, eta bere helburua zera da, ikasleek ikasgelakoak bezalakoak ez diren egoera komunikatiboetan atzerriko hizkuntza erabil dezaten eta beraz ohiko komunikazio harremanetan erabiltzeko aukera gehiago izan dezaten. Aipatutako programa ingeles hizkuntzan murgiltzeko 5 eguneko egonaldietan datza, barnetegi gisa (LHko 6. mailako ikasleria)

  • Ebazpena, 2019ko maiatzaren 14koa (leiho berri batean irekitzen da), hainbat plaza eskaintzen dituena herri ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hizkuntzan murgiltzeko egonaldiak egin ditzaten

Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 15etik ekainaren 14ra arte, biak barne