Hezkuntza Saila

EIMA - Euskal ikasmaterialen kalitatea

Hezkuntza Sailaren onespena

Ikasmaterialen kalitate egokia bermatzeko, diru-laguntza deialdietara aurkezten diren ikasmaterialei hainbat azterketa egiten zaizkie: hizkuntza-azterketa, didaktika-azterketa eta azterketa teknikoa. Arloan arloko teknikari berezituak arduratzen dira azterketa horiek egiteaz.

  • Onespena eskatzeko fitxa
    Ikasmaterial baten onespena eskatzeko, bete fitxa hau eta bidali onespen-azterketen arduradunari ikasmaterialarekin batera

  • Harremanetan jartzeko modua

    EIMA
    Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza
    Andia, 13 - 1
    20004 Donostia
    Tfnoa: 943 022945

 

EIMAren ibilbidea

 

EIMAnet

2011. urtean Hezkuntza Sailak EIMAnet zerbitzua jarri zuen abian. Zerbitzu horrekin, EIMA programaren bidez diruz laguntzen diren ikasmaterial digitalen kalitatea etengabe zaindu nahi du. Horretarako, edozein erabiltzailek aukera du ikasmaterial horietan detektatzen dituen hizkuntza-akats edo huts teknikoak adierazteko, berariazko formulario hau erabiliz.