Ogasun eta Ekonomia Saila

Finantza Informazio Publikoa zabaltzeko-egutegia

Jarraian adierazten dira Euskal Autonomia Erkidegoko finantza-informazio publikoko datuak ezagutarazteko gutxi gorabeherako datak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Gauzatzea.

- EAEren Aurrekontuen Hileko-Gauzatzea (Gutxi gorabehera hurrengo hilaren 15ean argitaratuko da).

- EAEren Aurrekontuen Urteko-Gauzatzea (Gutxi gorabehera hurrengo urteko maiatzaren 31n argitaratuko da).

  • EAEko Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta sektore publikoko fundazioen Aurrekontuen Gauzatzea.

- EAEko Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta sektore publikoko fundazioen Aurrekontuen Hiruhilabeteko-Gauzatzea (Gutxi gorabehera hiruhilabetea pasata eta hurrengo hilaren amaieran argitaratuko da)

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Arlo Publikoaren Aurrekontuen Kitapena eta Urteko Kontuak.

- EAEko Aurrekontuen Kitapena (Gutxi gorabehera hurrengo urteko ekainaren 30ean argitaratuko da).

- Programaturiko Helburuen Betetze Maila (Gutxi gorabehera hurrengo urteko ekainaren 30ean argitaratuko da).

- Urteko Kontuak (Gutxi gorabehera hurrengo urteko uztailaren 31n argitaratuko da).

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoa eta Partaidetza duten entitateak.

- Gutxi gorabehera hurrengo urteko abenduaren 31n argitaratuko da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Diru-Laguntzen programei buruzko ebaluazioa.

- Gutxi gorabehera hurrengo urteko uztailaren 31n argitaratuko da.

  • Ordaintzeko batez besteko aldia.

- Administrazio orokorra eta erakunde autonomoen kasuan, hiruhilekoaren ondorengo hilabetean; eta erakunde eta baltzu publikoen kasuan, berriz, hiruhilekoaren ondorengo bi hilabeteren barruan.

  • Kontabilitate nazionala.

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko sektoreak barne hartzen dituen erakundeak (Gutxi gorabehera aurtengo abenduaren 31n argitaratuko da).

- Eragiketa ez-finantzarioak. Guztira finantzazio Beharra / Gaitasuna (Gutxi gorabehera hurrengo urteko urriaren 31n argitaratuko da).

- Aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzea (Gutxi gorabehera hurrengo urteko apirilaren 30ean argitaratuko da).

Azken aldaketako data: 2014/04/07