Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko irailaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako honen huts- zuzenketa egiten duena: «Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko diru-laguntzen 2017. urteko deialdia argitaratzeko dena.»

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 4456
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/09/07
  • Argitaratze-data: 2017/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegu-zentroen jarduera garatzeko diru-laguntzen 2017. urteko deialdia. Zehazki, 2017ko uztailaren 28ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 143. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

  • 2017/3824 (15/9) orrialdean, 9.2. artikuluaren c) apartatuan, hau esaten duen lekuan:

    1. Eskatzaileen artean arestian adierazitako erakunderik ez badago, honako hauek izango dute lehentasuna, betiere, ordena honen arabera:

      Lanbide-heziketako zentro integratuek (EHAA, 109. zk., 2015eko ekainaren 12koa).

      Lanbide-heziketako ikastetxe publiko nahiz itunduek.

      Sindikatuek eta enpresa-elkarteek.

      Irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek.

      Gainerako erakundeek.

      Aurreko apartatuan aipatutako hainbat erakundek eskatu badute diru-laguntza, lehentasuna izango du, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko, 2013ko, 2014ko eta 2015eko deialdien babesean, enplegu-zentroko zerbitzua ematen ibilbide luzeagoa egin izana frogatzen duen erakundeak.,

      Hau esan behar du:

    1. Eskatzaileen artean arestian adierazitako erakunderik ez badago, honako hauek izango dute lehentasuna, betiere, ordena honen arabera:

      Bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden kolektiboak edota urritasunen bat duten pertsonak orientatzen edo laneratzen espezializatuta dauden erakundeek.

      Lanbide-heziketako ikastetxe publiko nahiz itunduek.

      Sindikatuek eta enpresa-elkarteek.

      Irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek.

      Gainerako erakundeek.

      Aurreko apartatuan aipatutako hainbat erakundek eskatu badute diru-laguntza, lehentasuna izango du, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2011ko, 2013ko, 2014ko eta 2015eko deialdien babesean, enplegu-zentroko zerbitzua ematen ibilbide luzeagoa egin izana frogatzen duen erakundeak.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 7a.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

    JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik