Lan eta Justizia Saila

Doako Justizia Laguntza Zerbitzua

Justizia Zuzendaritzak tutoretza eraginkorrerako eta doako justiziarako eskubideak bermatzea bultzatzen du ofiziozko txandaren eta atxilotuari abokatuen laguntza eskaintzearen inguruan.

Ildo horretatik, Administrazioaren mendeko Doako Laguntza Juridikoko Batzordeen funtzionamendurako behar den administrazio-euskarria eta laguntza teknikoa ematen ditu Justizia Zuzendaritzak. Batzorde horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan doako laguntza juridikorako eskubidea onartzeko ardura duten organoak dira.

Horretaz gain, Justizia Zuzendaritzak honako hauek ere diruz laguntzen ditu: Abokatu eta Prokuradoreen Elkargoak, Ofiziozko eta Atxilotuari Lege Laguntza emateko Txandak eta Txandaren funtzionamenduak eragindako gastuak.

Helbide eta telefono interesgarriak:

Arabako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea
Gasteiz hiribidea, 18 - 2. solairua (Justizia Jauregia).
Tel.: 945-004944

Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea
Buenos Aires kalea, 6 - 6. solairua (Justizia Jauregia).
Tel.: 94-4016507

Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea
Teresa de Calculta plaza, 1 - 5. solairua (Justizia Jauregia).
Tel.: 943-000750

2007ko otsailaren 26an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Legekarien Euskal Kontseiluak Hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen diren emakumearen gaineko indarkeriaren, etxeko indarkeriaren eta sexu-jazarpenen arloko indarkeriako delituen biktimei laguntza juridikoa berehala emateko.


Hitzarmen honen xedea honako hau da: etxeko indarkeriari eta genero-indarkeriari lotutako delitu baten edo sexu-askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan dela dioen orori laguntza juridikoa berehala eta doan emateko baldintzak arautzea.

JustiziaEus

Justizia Administrazioetako zerbitzu nagusietarako lotura, JustiziaEus atariaren bitartez.

JustiziaEus-en ataria

Orientazio Juridikoko Zerbitzuari buruzko informazio gehiago Euskal Autonomia Erkidegoaren Justizia Administrazioaren Atariaren bitartez lor dezakezu JustiziaEus (leiho berria).

Guía de justicia gratuita

Deskargatu Doako Justizia Laguntzaren gida, gaztelaniaz, (pdf, 144 KB)

Azken aldaketako data: