Fruta-eta barazki-ekoizleen antolakundeei laguntzak 2019
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Funts eragile bat osatzen badute eta programa eragile baterako onarpena lortu badute, ekoizle-antolakunde aitortuentzako erkidegoko-laguntza ekonomikoak.
Nori dago zuzenduta
Fruta eta barazkien ekoizleak
Eskakizunak:
-
Betebeharrak
Funts eragile bat osaten badute eta programa eragile baterako onarpena lortzen badute, onartutako FBEE-k laguntza hauek jaso ahal izango dituzte.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza
Finantzatzen duen erakundea
- Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)
Kontaktu-informazioa
Bertan emandako arreta:
Elisa Torre-Enciso
Telefonoa: 945 019684
Faxa: 945 019702
E-maila: e-torre-enciso@ej-gv.es
Herritarren arretako bulegoak:
Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Kodea
0108702Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Bai Europako Erkidegoko funtsetatik datozen laguntzetarako eskabideak bai Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik datozen laguntzetarako eskabideak aurkeztu beharko dira, beranduenera jota hurrengo urteko irailaren 15ean.
Ekoizle-programa eragilearen proiektua onartzeko eskaria egin behar dute hurrengo baldintzetan:
- Beranduenera ere, aplikatzen hasi behar duten aurreko urteko irailaren 15ean.
Elikagaien Kalitate eta Industriako eskumenak dituen zuzendaritzak ebatziko du programa eragilea onartzen den edo ez (aurkeztu duten urteko irailaren 15a baino lehenago)
- Gorako Errekutsoa egotekotan Arrantza eta Elikagaien Industrien Sailburuordetzak ebatziko du.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
A) Entitatearen datu orokorrak:
- EE/EEE zenbakia (EE= ekoizleen erakundea; EEE = ekoizleen erakundeen elkartea)
- IFZ.
- Sozietatearen izena.
- Helbidea.
- Harremanetarako pertsona:
- Harremanetarako pertsonaren telefonoa:
- Programako zein urte finantzatu behar den:
- Zein programa eragiletakoa den: 20...(e)tik 20...(e)ra
- Zein ekoizle-erakundeen elkartekoa den.
B) Bidali beharreko agiriak:
- Ekoizleen erakundeko edo ekoizleen erakundeen elkarteko idazkariaren ziurtagiria non jasotzen den urteko funts eragilearen eraketa, hura zuzkitzeko xedapenak eta finantza-ekarpenak kalkulatzeko metodoa onartu direla, entitatearen batzar nagusian, edo, entitatea atalka antolaturik baldin badago, dena delako ataleko batzar nagusian edo, izaera juridikoaren arabera, dena delako organo baliokidean, eta kide-ekoizle guztiek aukera izan dutela funts eragilearen gainean eskatzen den aldaketarekin lotutako neurri, ekintza eta jardueren onuraz gozatzeko, eta funts eragile horren eta finantza-ekarpenen erabilerarekin lotutako erabakietan demokratikoki parte hartzeko. Ziurtagiri horretan, bestalde, honako hau jasoko da:
- Funts eragilea kudeatzeko modua; 533/2017 Errege Dekretuan daude jasota funtsa kudeatzeko modu horiek.
- Datorren urtarrilaren 1etik aurrera hasten den urterokoan eratuko den funtsaren zenbatekoa; bestalde, programa eragilearen neurri, ekintza, jarduera, inbertsio eta gastu-kontzeptu bakoitzera bideratzea aurreikusten den zenbatekoak adieraziko dira.
- Finantza-ekarpen bakoitzaren kalkulu-metodoa eta maila xehatua, bai finantza-aurrekonturako bai egikaritze-aurrekonturako; hala badagokio, ekarpen-maila ezberdinak justifikatzeko beharrezkoa den informazioa eman beharko da.
- Funts eragilea finantzatzeko prozedura.
- Programaren neurri bakoitzaren barruan hurrengo urterokoan gauzatu beharreko ekintza, jarduera, inbertsio eta gastu-kontzeptuak jasotzen dituen dokumentua, eta horietako bakoitzerako, gutxienez:
- Deskribapen xehatua, hura gauzatzeko aurreikusten den zenbatekoa barne.
- Nekazaritza-lursailaren kokapen zehatza, identifikazio geografikoa SIGPAC sistema bidez adierazita.
- Titulartasuna, izena, nazionalitatea, izen soziala, IFZ edo, hala badagokio, AIZ, eta ekoizle-erakundearekiko harremana.
- Gauzatzeko behar diren langileak eta baliabideak.
- Diru Laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 31. artikuluko 3. atalak ezarritakoa betez, inbertsioaren edo gastu-kontzeptuaren zenbatekoak urriaren 30eko Sektore Publikoaren Kontratuen 30/2007 Legeak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, hornitzaile ezberdinen eskutik egindako hiru eskaintza
- Hura gauzatzea zergatik den beharrezkoa arrazoitzea.
- Egikaritzeko eta finantzatzeko egutegia.
- Finantzatzeko modua.
Informazio hori programaren lehen urterokoan III. eranskinean sartu beharko da.
- Europar Batasunak funts eragileari emango dion finantza-laguntza kalkulatzeko oinarritzat hartzen den merkaturatutako ekoizpenaren balioari buruzko ziurtagiria, eta hala badagokio, filialaren edo EEEaren ziurtagiria, 2017ko martxoaren 13ko Batzordearen 2017/891 (EB) Erregelamenduko 22. artikuluan eta 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera kalkulatua. Bi kasuetan, honako hau zehaztu beharko da:
- Erreferentziazko aldia.
- Ekoizleen erakundeak edo ekoizleen erakundeen elkarteko organo eskudunak hura kalkulatzeko oinarritzat hartutako kontabilitatea onartu zueneko data eta foroa.
- 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. apartatuan zerrendatutako kontzeptuen zenbateko bakoitza.
- 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskineko 4. apartatuan zerrendatutako kontzeptuen zenbateko bakoitza.
- Hala badagokio, 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskineko 3. atalari jarraikiz egindako kalkuluak jasotzen dituen dokumentua gehitu behar da, eta kontuan izan behar da, hala badagokio, eranskin horren 2. apartatuko azken paragrafoan ezarritako aurkezpen-epea.
Entitatearen kontabilitatea ez badu dagokion organo eskudunak onartu, ziurtagiri honek hori jakinarazi egin behar du, eta ekoizleen erakundeak erabilitako kontabilitate-datuak 533/2017 Errege Dekretuaren 5. artikuluko b apartatuan jasotako ezaugarriak betetzen dituen kanpo auditorearen datuetan oinarrituko dira.
- Erakundearen erantzukizunetik eta kontroletik kanpo dauden arrazoiengatik produktu baten balioa murriztu egin bada, gertaera hori justifikatzen duen dokumentazioa, eta gertaera horren arrazoia ekoizpen-osagaien jaitsiera ez dela izan egiaztatzen duten agiriak aurkeztuko dira.
- Hala badagokio, 533/2017 Errege Dekretuaren I. eranskineko 5. apartatuan deskribatutako dokumentazioa eta informazioa.
- Akzio, jarduera, inbertsio eta gastu-kontzeptuen titularren konpromisoa, zuzenean edo zeharka horiek egiteko beste laguntzarik ez dutela jaso eta ez dutela jasoko ziurtatuz.
- 2017ko martxoaren 13ko 2017/891 (EB) Erregelamendu Eskuordetuak, Batzordearen 2017ko martxoaren 13ko 2017/892 (EB) Erregelamendu Betearazleak, 533/2017 Errege Dekretuaren xedapenek edo ingurumen-ekintzei buruzko baldintza-agiriak egiteko gidalerro nazionalek ekintza, jarduera, inbertsio eta gastu-kontzeptu bakoitzeko eskatutako berariazko dokumentazioa.
-
Betebeharrak
Funts eragile bat osaten badute eta programa eragile baterako onarpena lortzen badute, onartutako FBEE-k laguntza hauek jaso ahal izango dituzte.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epearen barruan.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua