Toki-esparruan jarduera fisikoa sustatzeko programak garatzeko laguntzak

[jarduera-fisikoa-sustapena]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da, EAEko toki-erakundeetarako diru-laguntzak arautzea, 2016an jarduera fisikoa sustatzeko esku-hartzeak eta programak gauza ditzaten ingurune egokiak sortuz eta tokian-tokian ekintza komunitarioa sendotuz.

Laguntza hauen xedea da honako hauek finantzatzea 2016ko ekitaldian.

a) Hirietan eta hiri-inguruetan ibilbideak edo pasealekuak egokitzeko eta dinamizatzeko programak eta esku-hartzeak, herritar guztiei zuzenduak; ibilbide horiek seguruak izango dira eta behar bezala seinaleztatuta egongo dira, ohiko joan-etorrietan mugikortasun aktiboa errazteko eta aisialdi aktiboa sustatzeko.

b) Esku-hartze komunitarioko tokiko sare (*) edo talde bat, diziplina anitzekoa eta sektoreartekoa, sortzeko beharrezkoak diren jarduerak. Tokian-tokian jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa prebenitzeko ekintzak eta estrategiak lehenetsi, planifikatu eta garatuko ditu sare horrek partaidetzazko prozesuen bidez.

 

(*) Tokiko sare bat egitura barnerakoi eta partaidetzazko bat da, komunitateko hainbat eragile biltzen dituena, hala nola administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasuna, kultura, ekonomia…) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne.

Aurrekontuko zuzkidura

292.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga

a) 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, gehienez ere, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren % 20 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.

b) 50.000 eta 7.000 biztanle arteko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, gehienez ere, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren % 50 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.

c) 7.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren %80 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakar bat egingo da, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzara diru-laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela justifikatzeko memoria igorri ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, bestelako toki-erakundeek, tokiko erakunde autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek.
  • Betekizunak

    • Eskaerarekin joaten den dokumentazioa | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00

    • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017175

    BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031548

    GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022718

    Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0088604

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 4 hilabeteren buruan

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Justifikazioa