Arautegia

Inprimatu

106/2015 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuaren kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2732
  • Xedapen-zk.: 106
  • Xedapen-data: 2015/06/16
  • Argitaratze-data: 2015/06/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan. Etxepare Euskal Institutua nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du, eta Eusko Jaurlaritzan kultura arloko eskumena duen sailari atxikita dago. Honako hauek dira institutuaren organo artezkariak: Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria.

3/2007 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak honako hau xedatzen du bigarren paragrafoan: «Etxepare Euskal Institutuko organo artezkarietako kideen izendapena nahiz organo horien eraketa jardueren hasiera baino lehen egingo dira».

Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak xedatzen du, halaber, honako hauek osatuko dutela institutua: kide anitzeko bi organo (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko bat (zuzendaria).

Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.2.d) artikuluak hau ere xedatu zuen: institutu horretako patronatuaren parte izango dira kulturaren sektore profesionalak ordezkatzen dituzten bost kide, eta kide horiek Eusko Legebiltzarrak proposatuko ditu.

Halaber, apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.3 artikuluan eta maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.2.b) eta 10.4 artikuluetan xedatuta dago: Eusko Legebiltzarrak proposatuta izendatzen diren bost kide horiek Patronatuko kide ez-berezko izango dira, eta lau urterako izendatuko dira; hala ere, beste lau urterako behin bakarrik berriztatuko zaie kargua segidan; epe hori igaro ostean, eginkizun horiek betetzen jarraituko dute, harik eta horien ordezkoak izendatu arte.

2008ko maiatzaren 19ko bilkuran, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak izendatu zituen bost kideok.

Izendapenen epea amaituta, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.2.d) eta 7.3 artikuluetan eta Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.2.b) eta 10.4 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, sail honek Eusko Legebiltzarrera jo du institutu horretako patronaturako beste bost kideren izendapena proposa dezan, kulturaren sektore profesionalak ordezkatzeko.

2015eko ekainaren 3ko bilkuran izendatu zituen Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak bost kide horiek.

Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko ekainaren 16ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Luis M.ª Mujika Urdangarin jauna.

Iñaki Arteta Orbea jauna.

Alma Fernandez Alonso andrea.

Adolfo Arejita Oñarte-Etxeberria.

Jose Luis Lizundia Askondo jauna.

Lorea Bilbao Ibarra andrea.

Iñigo Zabalza Landa jauna.

Itziar de Blas Fdz. de Gamarra andrea.

Felipe Juaristi Galdos jauna.

Iñaki Arteta Orbea jauna.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.