Lan eta Justizia Saila

Etxeko indarkeria

2007ko otsailaren 26an Hitzarmena sinatu da Justizia Sailaren eta Abokatutzaren Euskal Kontseiluaren artean, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumearen aurkako indarkeriaren, etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko.

Hitzarmen horren xedea etxeko indarkeriaren, generoko indarkeriaren edo sexu-askatasunaren aurkako delituren baten biktima direla adierazten dutenei berehalako eta doako laguntza juridikoa emateko baldintzak arautzea da.

Nola eskatzen da laguntza juridikoa?

Laguntza hori polizia-bulegoetan, epaitegietan edo gizarte zerbitzuetan eskatu beharko da, eta horiek abokatuen elkargoen etengabeko laguntza-zerbitzuaren bidez bideratuko dute eskaera.

Etxeko indarkeriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskadiko Justizia Administrazioaren JustiziaEus (atarian aurkitu dezakezu).

Azken aldaketako data: