Lehendakaritza

Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko prozedura ezohikoa, 5/2019 legearen hirugarren xedapen gehigarriaren arabera.

Deskribapena


Xedea

1960ko urtarrilaren 1etik 1978ko abenduaren 28ra bitartean motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortu eta ordaina eman, 107/2012, ekainaren 12ko Dekretuan jasotako betebeharrak betetzen direnean.

 


 

Aurrekontuko zuzkidura

1.446.000 euros

Prestazioa zerbitzutan

Osasun-asistentzia.

1.– Lege honetan aurreikusitako giza eskubideen urraketen ondorioz kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak jasan dituzten pertsonek euskal osasun-sistemaren prestazioen zorroan dauden behar adina osasun-prestazio jaso ahal izango dute, ahalik eta hobekien berreskura dezaten kalte horiek eragin zituen egitatearen aurretik zeukaten osasun-egoera.

2.– Osasun-arreta Euskadiko osasun-sistemak dituen baliabideen bitartez emango da. Hala ere, gaixoaren beharrizanek hala eskatzen badute eta tratamenduaren egokitasuna objektiboki justifikatuta badago, baina osasun-sare publikoan horretarako aukerarik ez badago, esparru horretatik kanpoko mediku-tratamenduak baimendu daitezke. Eusko Jaurlaritzan giza eskubideen arloan eskumenak dituen sailak ordainduko ditu aipatu tratamenduen kostuak, baita artatutako pertsonari laguntzeak eragin ditzakeen gastuak ere.

3.– Administrazioak bere gain hartuko ditu protesiak jartzeagatik eragindako gastu guztiak, eta, aldizka protesietan hobekuntzak egin behar badira, horien gastua ere beretzat hartuko du, baita Euskadiko osasun-zerbitzu publikoak diagnostikatutako errehabilitazioak dakartzan gastuak ere. Diagnostikatu den baina osasun-babesaren sistema arruntak estaltzen ez duen guztia Eusko Jaurlaritzan osasunaren arloan eskumenak dituen sailak ordainduko du.

4.– Motibazio politikoko indarkeria-egoera batean giza eskubideen urraketak jasan izanagatik pairatutako kalteak gainditzeko laguntza psikologikoa (laguntza psikosoziala eta psikopedagogikoa barne) eskainiko zaie 3. artikuluan aipatutako pertsona guztiei, betiere horretarako beharra dutela justifikatzen badute profesional publiko batek horretarako emandako ziurtagiri baten bitartez. Paragrafo honetan aipatzen den laguntza psikologikoa Euskadiko osasun-sistemaren parte diren bitarteko publikoen bidez emango da, eta, salbuespen kasuetan, objektiboki justifikatuta dagoenean, profesional pribatuen bidez emango da laguntza psikologikoa; bigarren kasu horretan, Eusko Jaurlaritzan giza eskubideen arloan eskumenak dituen sailak ordainduko du zerbitzu hori. Kasu horietan, konpentsazio ekonomikoa hiruhilean ordainduko da, hiruhilekoa bukatu ondoren; horretarako, aurretik gastuen eta ordainsarien fakturak aurkeztu beharko dira (muga 3.500 eurokoa izango da pertsonako). Medikuak egindako diagnostikoak hala aginduz gero, emandako laguntza beste hainbeste handitu ahal izango da.

5.– Laguntza horrekin batera ezin izango da gisa bereko laguntzarik jaso beste administrazio publiko batzuen eskutik arrazoi berberengatik.

Prestazio ekonomikoa

Eskubideen urraketek eragindako kalteen heinekoa da ordainaren zenbatekoa, honako baremo honen arabera:

a) Heriotzagatik: 135.000 euro.

b) Baliaezintasun handiagatik: 390.000 euro.

c) Ezintasun iraunkor absolutuagatik: 95.000 euro.

d) Ezintasun iraunkor osoagatik: 45.000 euro.

e) Ezintasun iraunkor partzialagatik: 35.000 euro.

f) Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrengatiko konpentsazioen zenbatekoa kalkulatzeko, hirurekin biderkatuko dira behin betikoak eta baliaezintasunik gabekoak diren lesio, mutilazio eta deformazioen kalte-ordainei aplikatzekoa zaien araudi orokorrean ezarritako zenbatekoak. Kontzeptu horri dagokion kopuruaren zenbateko osoak ezin izango du inolaz ere gainditu aurreko letran ezintasun iraunkor partzialerako adierazitako zenbatekoa, ezta zenbateko horretara iritsi ere.

Tratu txar larriak zein iraunkorrak ez diren lesioak jasan dituzten pertsonek ez dute konpentsazio ekonomikorik jasoko, nahiz eta lege honek aurreikusten dituen gainerako ondoreetarako biktima-deklarazioa jasotzeko eskubidea izango duten.

 

Ordainketa-modua:


Konpentsazioa diru-emate bakarrean ordainduko da, betiere erreparazioa jasotzeko eskubidea aitortu ondoren.

Heriotzagatik onartutako konpentsazioen kasuan, Administrazioa, onuradunetatik edozeini ordaindu ondoren, libre geratuko da konpentsazioa jasotzeko eskubidea duen beste edozeinekiko obligazioetatik, onuradunek beren artean zeinahi egintza abiarazten dutela ere.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona onuradunak.

1.– Lege honetan aurreikusitako giza eskubideen urraketak jasan zituztela egiaztatzen duten pertsona guztiak izango dira lege honetan errekonozitutako eskubide guztien zuzeneko onuradunak.

2.– Baldin eta norbaiten giza eskubideak urratu eta, urraketaren ondorio zuzen modura, pertsona hura hil egin bada, honako hauek eska dezakete biktima-deklarazioa eta izan daitezke hari

dagokion ordain ekonomikoaren onuradun, hurrenkera baztertzailean:

a) Hildako pertsonaren ezkontidea, legez bananduta ez bazeuden, edo harekin modu iraunkorrean,antzeko afektibotasun-harreman batean, gutxienez hil aurreko bi urteetan, bizi zen pertsona,bien artean seme-alabarik izan ez badute, kasu horretan nahikoa izango baita elkarrekin bizi izana; eta hildako pertsonaren seme-alabak.

b) Aurretik aipatutakoak egon ezean, jasotzaileak hauek izango dira, elkarren segidako hurrenkera baztertzailean: hildakoaren aita eta ama, bilobak, neba-arrebak eta aitona-amonak.

c) Aurretik aipatutakoa egon ezean, bizikidearen seme-alabak eta hildakoak familia-harrera iraunkorrean zituen adingabeak, ekonomikoki haren mendean bazeuden.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1041803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • beharrezko dokumentazioa prestatu
  • eskaera eta eranskinak bete
  • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Organo eskudunak ebatzi beharko du planteatutako eskaera, eta ebazpena jakinarazi beharko dio interesdunari gehienez ere hogeita lau hilabeteko epean, epe hori luzatzea arrazoitzen duten egoera berezietan izan ezik. Luzapena indarreko legediak ezartzen dituen mugetara egokituko da beti.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk