Ertzaintza. zerbitzu-egintza deklaratzeak

Segurtasuna

Baimena
LABURPENA

Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa. Zerbitzu-egintza da ertzain batek, zerbitzu publikoa hirugarren baten onurarako egiten duen bitartean, bere bizitza arriskuan jarrita ere, ohiz kanpoko  polizia-jarduera bat egiten duenean eta horrek berebiziko tasunak –bere burua eskaintzea, ausardia, gizabidea edo gizartearenganako elkartasuna– agerian jartzen dituenean.

Halaber, funtzionarioa, zerbitzua ematen ari den bitartean edo bere eginkizunak betetzen ari den bitartean, istripuz hiltzen bada edo indarkeriazko beste heriotzaren bat gertatzen bada, hori zerbitzu-egintzatzat hartuko da.

Nori zuzenduta dagoen (erakundeak zein pertsonak)

Pertsona fisikoei

PROZEDURAK
Zer egin nahi duzu?
Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa Ezkutatu

Zerbitzu-egintzaren deklarazioa lortzeko prozedura ofizioz ala interesdunaren eskariz has daiteke.





Zerbitzu-egintzaren deklarazioa hauek eska dezakete:

--Ohiz kanpoko polizia-jarduera egiten duen Ertzaintzako funtzionarioak.

--Ertzaintzako funtzionarioa hilez gero, zerbitzu-egintzaren deklarazioa beste batzuek eska dezakete, eta horiek izango dira dagokion prestazio ekonomikoaren onuradunak, aipatutako ordena preklusiboari jarraiki, behin baino ez dutela kopurua jasoko. Hauek dira:

  1. Bizirik dagoen ezkontidea edo, hala badagokio, bizirik dagoen bikotekidea, izatezko bikoteak arautzen dituen 2/2003 Legeak, maiatzaren 7koak, ezartzen duenaren arabera.
  2. Legezko jaraunsleak.
Kodea
00996