2026ko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2026
Euskadin, urtean zehar egiten diren 400 nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azoka baino gehiago gure lurraldeak eskaintzen digun guztia gertutik bizitzeko aukera paregabea dira, belaunaldien arteko topagunea eta etorkizunaren aldeko apustu partekatua.
Belaunaldien arteko erreleboa funtsezkoa da gure herri eta kostaldeetan lehen sektoreak bizi-ergile izaten jarrai deezan. Eta hemen denok daukagu zerbait emateko: tokiko produktu fresko eta hurbilekoa aukeratzen dugunean, zuzenean laguntzen diegu produktu hori ekoizten dutenei, ahalegin horrek jarraipena ezan dezan. Erosketa bakoitzarekin, gure aletxoa jartzen dugu landa-inguruneari bizia emateko, ingurumena babesteko eta kalitatezko elikagaiak ziurtatzeko.
Euskadiko lehen sektorean etorkizuna dago. Eta gida honek azokaz azoka, merkatuz merkatu ezagutzera gonbidatzen zaitu.
Eta oraindik aurten baditugu azokak disfrutatzeko, kontsultatu 2025eko abenduan egingo diren azokak.
Azken aldaketako data: