TMEren Betearazpen Batzordea Euskadin egiteko hitzarmena (Gobernu Bilera 2018-03-13)

logoconsejo.jpg

2018.eko martxoak 13

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Álvaro Nadal Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministroak lankidetza-protokoloa sinatu dute, Turismoko Mundu Erakundearen Betearazpen Batzordearen 108. bilera Donostia-San Sebastianen egiteko. Turismoaren eremuan indartsuenak diren herrialdeetako 300 mandatari eta ordezkari inguru batuko dira, 3 egunez, Gipuzkoako hiriburuan. 

Turismoaren Mundu Erakundea (TME) 1974an sortu zen; Nazio Batuen erakundea da, turismo arduratsua, jasangarria eta guztiontzako eskuragarria sustatzeko arduraduna. 3 gobernu-organo ditu: Batzar Orokorra, 158 herrialderekin; Betearazpen Batzordea, 35 herrialderekin; eta Idazkaritza Nagusia. 

Espainia da TMEren etengabeko egoitza, eta, hori dela eta, Batzordean aulkia etengabe izateaz gainera, Betearazpen Batzordearen bileren egoitzak esleitzen esku hartzen du. Protokoloak 2 erakunderen arteko lankidetza ebazten du, Batzordearen bilera hori antolatzeko; Batzordea urtean 2 aldiz batzen da. Gainera, Zurab Pololikashvili georgiarraren, TMEko idazkari nagusi berriaren, lehen bilera izango da; 2018ko urtarrilaren 1ean hartu zuen kargua.

Betearazpen Batzordera 250 pertsona inguru joango dira, TMEko, Batzordeko kide diren herrialdeetako ordezkaritzetako eta kide afiliatuen ordezkaritzetako langile eta zuzendarien artean.