Simposiuma Donostian "Arreta integratuko ereduen diseinu eta inplementazioa Euskal Autonomia Erkidegoan: nazioarteko ikuspegi bat"

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

2018ko Urriaren 2an Donostian, “Arreta integratuko ereduen diseinu eta inplementazioa Euskal Autonomia Erkidegoan: nazioarteko ikuspegi bat” simposiuma ospatu zen Donostian, Apirilean hiri berean ospatuko den  ICIC19 San Sebastian- Basque Country nazioarteko konferentziaren aurrekaria.

Egungo koordinazio ereduak eta etorkizunekoak, bertakoak eta atzerrikoak aurkeztea zen saioaren helburua, eta horretarako hiru sektoreetako hizlariak bildu ziren aretoan: gizarte zerbitzuetakoak, osasun arlokoak eta hirugarren sektorekoak.

 

Maggie Langins eta Nick Goodwinek (Internaiconal Foundation for Integrated CAre, IFIC) nazioarteko esperientziak azaldu zituzten.

Maggie Leginsek  “SUSTAIN : Sustainable Tailored Integrated Care in Europe” programa aurkeztu zuen, bakarrik bizi diren eta behar sozial zein sanitarioak dituzten adineko pertsonei zuzendutako integrazio –ekimenak  hobetzea helburu duena. M. Laginsek aipatu zuen integrazioak egindako hobekuntzak Europan dauden osasun sistema ezberdinetara moldatu eta aplikatu daitezkeela. Lau lan ildo nagusi daude:

  1. Pertsona da erdigunea: Zerbitzu pertsonalizatuak, erabakiak era autonomoan hartzeko laguntzak…
  2. Prebentzioa landuz: Autonomia mantentzeko pertsona bere etxean bizi ahal izateko laguntzak, etab
  3. Segurtasuna, tratamenduen inpaktuak zaindu eta gutxitzeko
  4. Baliabideen erabilera eraginkorra bultzatu, profesionalen arteko lerrokatzea, etab.

 

Nick Goodwinek, zaintzen jarraipena bermatzeko estrategia zenbait azaldu zituen; biztanleriaren osasun sistemaren 3 azalak ere aurkeztu zituen:

  1. Osasun sistema integratuak: plataforma, lidergoa, arkitektura, kultura eta arau zein jarrera egokien ezarpena, etab.
  2. Sare klinikoak edo traba eta barrerarik gabeko lantaldeak
  3. Zaintza integratuen komunitateak, auzoan oinarritutako zaintzekin:
    1. Gizarte zerbitzuz eta osasun zerbitzuz osatutako taldeak
    2. Norbanako aktiboak, zaintzaileak eta familiak
    3. Mobilizatzen diren komunitateak (osasunari eta ongizateari dagokionean)
    4. Osasun sistemaren sustatzaileetan aldaketa.
    5. Goodwinek Holanda, Finlandia eta Erresuma Batuan aurrera eraman diren hainbat ekimen aurkeztu zituen; aurkeztutako kasu hauetan guztietan osasun-emaitzak hobetzeaz gain aurrezpen ekonomiko garrantzitsuak lortu zituzten.

Iñaki Berraondo , Osasun saileko sailburu ordeak 8Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila)  “Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko 2018/100 dekretua” ren inguruan hitz egin zuen. I. Berraondok azaldu zuen integrazioak hiru erronkei erantzutea zuela helburu: erronka edmografikoa, jasangarritasunarena eta fragmentazio edo haustura bikoitza: Gizarte zerbitzuen eta osasun zailaren  artean batetik, eta lehen mailako arreta eta ospitale-arreta bestetik. Integrazio prozesua  (egiturari dagokiona) 2011n hasi zen eta 2016 amaitu, 13 Erakunde Sanitario Integraturekin.  Orduz geroztik, 3 elementuren inguruan ari dira lanean:

  1. Kultura eta baloreak: Hausturaren kulturatik kolaborazio kultuar batera (helburu partekatuak, lidergoa, konfiantza, etab)
  2. Gobernantza eredua: Zaintza integratuak bultzatu eta errazteko (erakunde egitura, kudeaketa eredua, etab)
  3. Zaintza integratuak: Interakzio emakonrrekin

Sara Arévalo, Donostialdea ESIko mediku onkologoak Euskadiko plan onkologiko integrala aurkeztu zuen; zeinaren ardatza pertsona den, eta ardatz honen inguruan bost elementu daude:

  1. Lehen mailako zein bigarren mailako prebentziorako akzio intersektoriala
  2. Historia klinikoa edo minbiziaren erregistroa bezalako informazio sistemak
  3. Asistentzia-eredua, antolaketa egoki bat lortzeko baliabideak eta denbora emateko prest dagoena
  4. Medikuntza pertsonalizatua, gaixo bakoitzari erantzunik egokiena emateko
  5. Ikerketa eta berrikuntza.

 Arévaloren ostean Maite Peñak Gipuzkoako Gizarte Politiketako Foru Diputatuak AdinBerri proiektu estrategikoa aurkeztu zuen, zahartze aktiboa sustatzea helburu duena. Horretarako sei lan elementu azaldu zituen:

  1. Pasaiako Arreta Zentroa
  2. Ikerketa aplikatua eta teknologiaren gunea
  3. Berrikuntzaren agenda estrategikoa
  4. Fundazioa
  5. Ekosistema soziosanitarioa
  6. Berrikuntza proiektuetarako laguntza-deialdiak

M.Peñak garbi utzi nahi izan zuen ikuspuntu bikoitzaren garrantzia: soziala eta ekonomikoa, eta erronkak aukera bilakatzearena; zahartzea ez dadin arazo moduan ikusi zahartzaroaren inguruko ikuspuntua aldatzeko eta hobetzeko aukera baizik (lanerako perfil berriak identifikatzea, lanpostu berrien sorrera, etab)

Azkenik Adriana Martinezek Erlauntza Proiektua aurkeztu zuen, adinekoen bizi kalitatea hobetu eta mantentzeaz arduratzen diren profesionalen (gizarte zerbitzuak, kirol teknikariak, botikak, etab) arteko harremanak sortzea helburu duen proiektua. Horretarako bilerak eta lan saioak antolatzen dituzte. Hemen adibide bat

Simposiumari amaiera emateko hizlariak elkartu eta beren hausnarketak agertu zituzten, eta mezuen laburpenak honela dio: Pertsona erdian jarri behar dugu, eta profesionalak honen zerbitzura (ez alderantziz), gainera pazientearen esperientziari balioa eransten dioten alderdiak neurtzeko gai den sistema bat garatu beharrean gaude.