Segurtasun Sailak kontuz ibiltzeko eskatzen du uholde-arriskuaren aurrean

uholdeak.jpg

2018.eko apirilak 11

Ibai-arroen egoera ikusita eta datozen orduotako iragarpen meteorologikoak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bidez, honako gomendio hauek egiten dizkie herritarrei:

- Kendu ibilgailuak putzuak sor litezkeen tokietatik eta urak har litzakeen garajeetatik.

- Autoa hartu behar izanez gero, saiatu bide nagusiak eta autobideak erabiltzen, eta ikuspen-arazorik edukiz gero, aparkatu autoa toki segururen batean.

- Ibaietatik, uharretatik, zubietatik eta urak har ditzakeen eremuetatik urrundu, eta ez gurutzatu, ez oinez ez autoz, urak hartuta dauden eremuak, uraren indarrak eraman egin baitzaitzake. Uraren ondorioz autoa errepidean trabatuta geratzen bada, itzali argiak eta utzi bertan.

- Irrati edo bestelako komunikabideen bidez, une oro egon zaitez meteorologia-iragarpenen eta egoeraren jakinaren gainean.

Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (http://www.euskalmet.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez.