San José sailburua Joaquin Nieto Espainiako Laneko Nazioarteko Erakundeko zuzendariarekin batu da.

Mª Jesús San José eta Joaquín Nieto

2018.eko maiatzak 23

LNEk ehun urte beteko ditu datorren urtean (1919an sortu zen), eta ordurako nazioarteko konferentzia bat antolatu dute Genevan. Hori dela eta, LNE erakundea zenbait jarduera eta ekitaldi egiten ari da 2017an eta 2018an. Ekimen horren harira, gaurko topaketan Euskadin garatu beharreko ekintzak aztertu dituzte Nietok eta San Josek.

Bilera Eusko Jaurlaritzan izan da; bertan, Jon Azkue Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Elena Perez Barredo Laneko zuzendaria eta Tomás Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidentea ere izan dira.

LNE, hiruko erakundea, funtsezkoa da munduko milioika langileen lan-baldintzak babesteko, eta 2019rako lema orokorra honako hau izango da: Nahi dugun lanaren etorkizuna: eztabaida globala”. Lana eta gizartea; guztiontzako kalitatea edo lan duina; lanaren antolaketa eta produkzioa eta lanaren gobernamendua dira estatu bakoitzean eztabaidatzen ari diren kapituluak.

Espainiak 2017an egin zuen eztabaida. Bere aldetik, Lan eta Justizia Sailaren helburua da Euskadin sindikatu- eta enpresa-erakundeek, Gobernuarekin batera, horren inguruko eztabaida eta ekarpenak egitea, Genevan datorren urtean eztabaidatuko diren ekarpenen artean egoteko.

Era berean, bileran gure erkidegoko gizarte-elkarrizketaren egoera aztertu da, baita berau berriro martxan jartzea lortzeko aurrerapen posibleak ere. Kontuan hartu behar da LNE erabat inplikatuta dagoela gizarte-elkarrizketaren garapenean.

Bilera hau Espainiako Itsas Hitzarmenaren aplikazioari buruzko hiruko IV. jardunaldia egin aurreko egunean izan da; aipatutako jardunaldia bihar izango da Bilbao Port Bilboko Portu Agintaritzaren egoitzan, eta bertan parte hartuko dute Espainiarako LNEren Bulegoko zuzendariak eta María Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak.