Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Pint of Science-Gasteiz zientzia dibulgatzeko jaialdiaren III edizioa egingo da maiatzaren 14tik 16ra arte

pintofscience.jpg

2018.eko maiatzak 10

• Jaialdia mundu osoko 21 herrialdetako 300 hiritan baino gehiagotan egingo dute, tartean Gasteiz.

• Jardunaldietan jakin ahal izango da nola lortzen diren gure sakelakoetarako bateria txikienak eta zein diren Alzheimer gaixotasuna detektatzeko azken aurrerapenak, besteak beste.

Datorren maiatzaren 14an, 15ean eta 16an, Gasteizera aiegatuko da “Pint of Science-Gasteiz” jaialdia. Ordi Garagardotegia (Florida 39) eta Andre Maria Zuria taberna (Andre Maria Zuriaren plaza 2) zientziaz beteko dira aurrez aurreko truke batean, gizartearengana iristeko pentsaturiko hitzaldiekin, gure hiriko zientzialariek tokiko zentro eta erakundeetan egiten dituzten ikerketen berri eman diezaioten gizarteari. Hirugarren urtea da gure hirian jaialdia antolatzen dela, eta Eusko Jaurlaritzak, ELIKAk (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa), UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, La Ruta Slowk eta Vadillo Asesoresek laguntzen eta babesten dute.

Animalien ongizateaz hitz egingo da, eta ekoizpenerako animaliak nola tratatzen diren azalduko (eztabaida hori gori-gori dago gaur egun, Jordi Évoleren ikerketa-programaren ondorioz). Horrez gain, Alzheimer gaixotasuna detektatzeko azken aurrerapenak aurkeztuko dira, eta erakutsiko da zientzia nola ari den aurrera egiten, “Lab-on-a-Chip” gailua ere sortzeraino (ohiko laborategi batean egiten diren funtzioak txip ñimiño batean integratzeko gai den aparatua). Bestalde, “Euskaraz ere egingo dugu!” atalaren barruan, zeruko eta gaueko koloreak izango ditugu hizpide. Zientzialarietako bat saiatuko da guri buruan sartzen zientzia fikziozko filmen klasiko handiek zerikusi handia dutela Elikagaien Segurtasunarekin. Energia biltegiratzeko ohiko moduez hitz egingo da, hala nola gure sakelakoetako bateriez. Azkenik, nutrizioak ere bere “lekua” izango du Aldeeranetik harago, eta frutak eta barazkiak gure dietarako zeinen garrantzitsuak diren azalduko da.