Ongizatearen alderdiak: Dimentsio anitzeko hurbilketa Espainia eta bere autonomia erkidegoetako bizitza kalitateari (2006-2015)

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Txostenaren egileak Carmen Herrero, Antonio Villar eta Angel Soler Guillen dira. Bertan azaltzen dute, 2006-2015 epealdian Espainia eta bere autonomia erkidegoetako egoerari dagokionez, ongizatearen neurketa abordatzeko  modu berria.

 

Ongizate dimentsio anitzeko adierazle bat eraikitzea

Helburu honekin, ongizatearen dimentsio anitzeko neurketa aukeratzen dute,  ohiko neurketa egiteko modua gaindituz, hau da, izaera ekonomikoa (BPGd per capita) duen adierazle bakarrean oinarritutakoa.

Horrela ongizatearen neurketek dimentsio berriak gehitzen dituzte (batzuk balorazio subjektibodunak eta besteak objektibodunak) pertsonen bizitzarako transzendentziarekin, besteak beste: zoriona, osasuna, hezkuntza, lana, gizarte edo ingurumen erlazioak.

Ikuskera metodologikotik, txostenak berrikuntza gisa dakar: aukeratutako aldagaien  batez besteko balioa eta , biztanlerian duen banaketa kontuan izatea. Guzti hau pauso garrantzitsua da biztanlerian eta bere grapenean gertatzen diren desberdintasunen hazkundea antzemateko.

 

Ongizatearen panoramika: Espainia nazioarteko testuinguruan eta bere autonomia erkidegoak 2006-2015

Txostenak  Espainiako ongizatearen egoerari buruzko mapa azaltzen du, krisi ekonomiko garaian eta  Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Alemania, Herbehereak eta  Portugal herrialdeak ordezkatzen duten nazioarteko testuinguruarekin erlazionatuta. Dimentsio talde txiki batetan oinarrituta daude: errenta, aberastasuna, enplegua, etxebizitza, osasuna, hezkuntza konpromiso zibikoa, ingurumena, segurtasuna, gizarte konexioak eta  auto- hautemandako bizitzarekin asebetetze maila aldagaia. 

Autonomia erkidegoetako sailkapenari dagokionez Euskal Herria, Errioxa, Nafarroa eta Madridekin batera ongizate mailetan lehenengoak dira eta autonomia erkidego horietako biztanleriaren bizitzarekiko asebetetze bataz besteko maila altua da. 

 

Ondorio batzuk

2006-2015 denboraldian ongizatearen krisia dela eta aipatu beharreko ondorio negatiboei dagokionez; txostenak hauek azpimarratzen ditu: langabezia eta pobreziaren hazkundea. Izan ere, norbanako, familia eta gizartearekiko eragina guztiz suntsitzailea da.

Horrezaz gain, baieztatu egiten da errenta per capitaren gorakada, errentan gertatzen diren herrialdeen arteko desberdintasunekin batera eta batez ere belaunaldien artean.

Osasunari dagokionez, txostenak ondorioztatzen du krisiak ez duela, modu esanguratsuan aldagai garrantzitsuenen tendentzian eragin.  Halaber, loditasunak aldagaien artetik emaitza okerrena jaso duenaren artean dago, arrazoia elikadura txarragoa dela. Txostenak azaltzen duenaren arabera, gizarte maila baxuenetik datozen haurrak dira biztanleriaren artean loditasuna gehien jasaten dutenak.

 

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren agertzen den txostena kontsultatu: Ongizatearen alderdiak: Dimentsio anitzeko hurbilketa Espainia eta bere Autonomia erkidegoko bizitza kalitateari (2006-2015).