Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Pedro Azpiazu, BBVA Sustainable Finance Forum jardunaldian izan da

azpiazu_finance_forum.jpg

2018.eko maiatzak 09

OGASUN ETA EKONOMIAKO SAILBURUA, PEDRO AZPIAZU, “BBVA SUSTAINABLE FINANCE FORUM” JARDUNALDIAN IZAN DA

 

  • Erakundeetako ordezkariak, enpresak eta garapen jasangarriko eta finantzetako adituak batu dira Madrilgo Auditórium Ciudad BBVAn.
  • Jardunaldian, berotegi globalaren erronken aurka borrokatzeko finantza-politika aktiboenak aztertu dira

 

Madril, 2018ko maiatzaren 9a. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburua, gaur, BBVA Sustainable Finance Forum jardunaldira gonbidatu dute, Madrilen, eta bertan izan dira, halaber, administrazio publikoko ordezkariak, enpresak eta garapen jasangarriko eta finantzetako adituak.  

Helburua da berotegi globalaren erronkenh aurka borrokatzeko eta Nazio Batuen garapen jasangarrirako helburuak lortzeko finantza-politika aktiboenak aztertzea. Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordea ere izan da topaketan.

Foro honen bidez, finantza-industriak garapen jasangarrian duen eginkizuna sustatu nahi da, bai eta finantza-jardueran ingurumeneko eta gizarte-mailako alderdiak sartzea eta, azken batean, karbono urriko ekonomiarantz egiteko beharra ere.

Programan, besteak beste, honako hizlari hauek ageri dira: Ignacio Sánchez Galán, Iberdrolako kontseilari delegatua; Josu Jon Imaz, Repsoleko kontseilari delegatua; eta Isabelle Mateos y Lago,  BlackRock Investment Institute-koa.

Landu diren alderdietako batzuk honako hauek izan dira: “Zergatik sartzen dute konpainiek klima-aldaketa beren estrategietan?”; “Finantza jasangarriak eta agenda globala”; “Nola sustatzen da garapen jasangarria erakundeetatik?”; “Soluzioak finantza jasangarrietan”.